Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Pertsona nagusiei zuzendutako erorikoak ekiditeko tailerra

Azaroaren 22an Biyak Baten (pertsona nagusien egoitza) pertsona nagusiei zuzendutako erorikoak ekiditeko tailerra egingo da. Saioa goizeko 11:30ean hasiko da.

2019·11·16

Tailerrean parte hartzeko interesa duten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute bai pertsona nagusien egoitzan edo osasun zentroan.

Jarduera hau bat gehiago da Lasarte-Orian garatzen ari den “zahartze aktiboa” egitasmoaren barruan, non, udalerrian beraien jarduera soziala garatzen duten agente ezberdinak inplikatuta dauden: Pertsona nagusien egoitza, odol emaileen Elkartea, Nagusilan, Atsobakar erresidentzia, Udala eta Osasun publikoa.