Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Askatasunaren parkea

Herritarren partaidetza-prozesu bat ireki dugu Askatasunaren Parkea bera eta hark izan ditzakeen erabilerak berriz zehazteko.

13·07·2018


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

2018-06-22

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Herritarren partaidetza-prozesu bat ireki dugu Askatasunaren Parkea eta hark izan ditzakeen erabilerak berriz zehazteko. Herritarren aldetik askotan jasotzen ditugu parkearen gaur egungo diseinua aldatzeko eskaerak eta, beraz, partaidetza-prozesu bat egin beharko genukeela uste dugu, parkeak hartzen duen erdiguneko eremu hori zehazteko.

Prozesu parte-hartzaileak parkearen gaur egungo diseinua aztertu eta aldaketak proposatuko ditu, planteatutako erabilera-premiak kontuan hartuta. Ahal den heinean, erdiguneko parke horrek egin diren proposamenak jasotzea da helburua, betiere Eusko Jaurlaritzak bere garaian zehaztutako babes-planeko eskakizunak errespetatuz.

Lasarte-Oriako Udalak Emun, Kooperatiba Elkarteari esleitu dio etorkizuneko Askatasunaren Parkeari buruzko prozesu parte-hartzailea. Prozesuak 9.293 euroko kostua izango du.

Faseak

1. Fasea

Fase honetan, herritarrek hainbat bitarteko erabiliz egin dituzten ekainaren 22ra arteko proposamen guztiak jaso dira. 500 lasarteoriatarrek baino gehiagok erantzun diete egindako inkestei, postontzietan utzitako edo ikastetxeetan banatutako orrien bitartez

Gainera, bi egunetan elkarrizketa pertsonalak egin ziren kalean, eta parkearen erabileran eragina duten udal-zerbitzuei egin zitzaien kontsulta.

2. Fasea

Jasotako proposamen guztiekin, enpresak proposamenen txosten bat egingo du, eta hura aurrez aurreko saio batean edo bitan jorratuko da, uda igaro ostean. Lehen saiora herritar eta tokiko erakunde guztiei gonbidatuko zaie, eta irailaren 18an egingo da. Beharrezkotzat joz gero, bigarren saio bat egingo litzateke.

3. Fasea

Horien bideragarritasuna zehaztu ondoren, Hirigintza Sailak prozesu horretatik ateratako ondorioak erabiliko ditu parkearen berrurbanizazio-proiektua lizitatzeko. Gero, haren aurrekontua egin eta Udalak behar bezala onartu beharko du.


Erlazionatutako berriak

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian

2019·01·08

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian

Hiru zerbitzu sozial arautuko dituzten araudiak egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zerbitzuak: adineko jendearentzako etxebizitza komunitarioak, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako babespeko etxebizitzak, eta etxean laguntzeko zerbitzua.

Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

2018·10·19

Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

Saio presentziala: Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da

2018·10·16

Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da

Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.