Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Otsaileko kultur agenda

Otsaileko kultur agenda XIII. Itsaspeko zinema zikloa ardatz hartuta

2021·02·01

Cimasub

Cimasub 2020ra aurkeztutako argazki onenen erakusketa, 8tik 26ra Kultur Etxeko kafetegian.

8, 15 eta 22an, XIII. Itsaspeko zinema zikloa, Kultur Etxeko auditorioan, 19:00etan. Film labur eta dokumentalen arteko 29 lanez gozatzeko aukera izango dugu.

Antzerkia

Antzerki familiarra: hilaren 20an Botadun katua (euskaraz) Gluglu konpainiarena.

Helduentzako antzerkia: hilaren 23an Fadoak entzuten zituen gizona (euskaraz) El mono habitado konpainiarena.

Zinema

Hil honetan, haurrentzako zinemak otsailaren 14an Los Croods: Una nueva era ekarriko du eta 28an Elfkinak (euskaraz).

Helduentzako zinemak hilaren 7an Vacaciones contigo…y tu mujer eskainiko du eta 21ean Ema.

Okendo zine-forumak hilaren 5ean Ez, eskerrik asko! (JBGA) proposatzen digu 6an Bi urte lau hilabete eta egun bat (JBGA) eta 19an Ema (JBGA).

Opera denboraldia

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 10n Giselle Adolphe Adam balletaren emanaldia izango da, Royal Opera House-n gertatu zena.

Músika

Hilaren 13an, Lasarte-Oriako Hilotz taldearen "Aske" diskoaren aurkezpena.

Dokumentala

Hilaren 26an Ziaboga dokumentalaren emanaldia Kultur Etxeko auditorioan.

Kantauri itsasoko arraun munduari buruzko dokumentala da eta traineruen historia, oro har, jorratzen du, baina, batez ere, joan den mendeko 40ko hamarkadatik gaur egun arte doanari erreparatzen dio.

 

Programa deskargatu

Agenda kulturala [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.