Otsaileko agenda kulturala
2019·01·30
Otsailaren 11n, 18an eta 25ean Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren VIII. edizioa izango du, Danok Kide elkarteak antolatua.
Hilaren 15ean, eta Lasarte-Oria eratu zeneko urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, 18:00etan hitzaldien aretoan, Jose Luis Navarroren Retazos III liburuaren aurkezpena izango dugu, eta 19:30ean, musika-topaketen barruan, Brigitarren komentuan, piano eta klarineteko Nébel duoa.
Otsailaren 9an, 17:00etan, haurrentzako antzerki bat izango da Kulturetxean. Glu-Glu konpainiak Pinotxo obra eskainiko du.
Eta otsailaren 16an, helduentzako teatroaren barruan, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazaren Rita izango dugu.
Hil honetan, haurrentzako zinemak otsailaren 3an Asterix edabe magikoaren sekretua filma ekarriko du, euskaraz. Hilaren 10ean Spiderman, un nuevo universo, filma proiektatuko da, 17an Bumblebee, eta 24an Uno más de la familia.
Helduentzako zinemak otsailaren 3an Sobre ruedas eskainiko du, hilaren 10ean El vicio del poder, 17an El gran baño, eta 24an La favorita.
Okendo zine-forumak hilaren 8an Jainkoak ez dit barkatzen proposatzen digu, eta 22an The guilty, biak ere JBAan. Eta JBGA Bertsio Digitalean, hilaren 13an Andrea Bocelliren Festival musical sobre hielo operaz gozatu ahalko dugu.
Inauterien ospakizunak hilaren 23an hasiko dira, Euskal Inauteriekin, eta hilaren 28an Musika-Eskola Munizipalak kontzertu bufoa eskainiko du, Inauteriak direla eta.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.