Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Otsaileko agenda kulturala

Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa eta Inauterien ospakizuna dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta operarekin osatzen da

2020·01·31

Otsailaren 10an, 17an eta 24an Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren XII. edizioa izango du, Danok Kide elkarteak antolatua.

Gainera 10etik 27ra, Kultur Etxeko kafetegian, 2019ko Cimasub lehiaketara aurkeztutako argazki onenen erakusketa.

Otsailaren 8an, 17:00etan, haurrentzako antzerki bat izango da Kulturetxean. Marie de Jongh Ikimilikiliklik obra eskainiko du.

Hil honetan, haurrentzako zinemak otsailaren 2an Spy Cat filma ekarriko du. Hilaren 9an Espías con disfraz  filma proiektatuko da eta 16an Lur eta Amets (euskaraz).

Helduentzako zinemak otsailaren 2an Ventajas de viajar en tren eskainiko du, hilaren 9an Puñales por la espalda eta 16an Dios mío… pero qué te hemos hecho ahora?

Okendo zine-forumak hilaren 14an La vérité proposatzen digu eta 28an Parásitos (JBAan). Eta JBGA Bertsio Digitalean, hilaren 12an Tchaikovskyren “La bella durmiente” operaz gozatu ahalko dugu.

Hilaren 18an Udal Liburutegian, Irakurketa Kluba, hileko 3. asteartero bezala.

Inauterien ospakizunak hilaren 15ean hasiko dira, Euskal Inauteriekin, eta hilaren 20an Musika-Eskola Munizipalak kontzertu bufoa eskainiko du, Inauteriak direla eta.

Hilabeteari amaiera emateko, hilaren 29an Kultur Etxean XV. Dantza Zirkuituaren barruan, Haatik dantza konpainiaren eskutik Errimak bi oinetan antzezlana ikusteko aukera izango dugu.

 

Agenda deskargatu

Agenda [pdf]