Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Otsailaren 10ean hasiko da Lasarte-Oriako XII. CIMASUB zikloa

Cimasubeko, Danok Kideko eta Udaleko arduradunek aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren XII. edizioa. Ziklo honen bidez, itsaspeko bizitzari buruzko 30 film labur eta dokumental ikusi ahalko ditugu, eta haurrentzako zikloa berreskuratu du

2020·02·05

David Sánchez Cimasubekoak, Jesus Mari Egizabal Danok Kidekoak, Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren edizio berri hau, eta 3 egunetan egingo da, otsailaren 10ean, 17an eta 24an, 19:00etan, Kulturetxeko auditorioan. Egun horietan 30 lanez gozatu ahalko dugu film laburren eta dokumentalen artean.

Sánchezek aurtengo programazioaren berri eman zuen. Alde batetik, CIMASUBera aurkeztutako 23 argazki onenen erakusketa zabalduko da otsailaren 10ean. Erakusketa Kulturetxeko kafetegian ikusi ahalko da otsailaren 27ra bitartean, 17:00etatik 21:00etara.

Horrez gain, eskola-umeei eskaintzen zaien Txikizikloa iragarri zuen. Sasoetako 170 haurrek film laburren proiekzioaz eta urpeko munduko profesionalekin solasaldia izango dute hilaren 24aren goizean. Horren bidez, itsasoa hilko ez bada zaindu beharra dagoela kontzientziatu nahi dira haurrak, zaborrak eta plastikoak itsas hondoan eragiten ari diren kalteari buruz hausnarraraziz.

Ziklo hau, Cimasubek antolatua, Lasarte-Oriara Danok Kide elkartearen eskutik heltzen da, eta XII. edizioa izango du Lasarte-Orian. Nabarmentzekoa da iazko zikloak izan zuen harrera ona, gure pantailetatik 450 ikusle igaro baitziren, dokumental bikainez gozatuz eta 200 haur Txikizikloaren saioan. David Sánchezek Lasarte-Orian jasotzen duten sostengu handia azpimarratu zuen, Donostiatik kanpo hau dutelarik plazarik onena. Real Sociedadeko Itsaspeko Jardueren Atalaren izenean, eskerrak eman zizkien Danok Kideri eta Lasarte-Oriako Udalari.

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak itsaspeko zinemaren erreferente izaten jarraitzen du mundu mailan, Frantziako, Argentinako eta Italiako irabazleak dituzten txoko guztietako lanak jasoz. Eta estatu mailan, Euskadi, Nafarroa, Kantabria, Kanariak, Madril, Katalunia …

Hautatutako lanek munduko paradisuetara eramango gaituzte, hala nola Maldivak, Indonesia, Filipinak, Egipto, Canada... bai halaber gure kostalde guztira... Mediterraneotik Kantaurira eta gure isla guztietara.

Oraindik ere izugarria da ikustea itsas hondoetan daukagun zabor-kopuru handia salatzen duten lanak urtetik urtera gero eta gehiago direla, itsas kutsadurarekin dugun arazo larria ikusaraziz.

Aurtengo XII. edizio honetan, hauek dira ikustera emango diren lanak:

ASTELEHENA 10

  • Encuentros con mantas y tiburones (Maldivas) | Antonio Menor Vives | 2 min.
  • Lágrimas sobre el océano (Cadiz, Dhangheti…)| Julio Junquera Aparicio | 6 min.
  • Kerajaan (Canada, Indonesia) | Julie Ouminet | 4 min.
  • Maldivas Underwater (Maldivas) | Antonio Menor Vives | 3 min.
  • Salvemos los mares del planeta (5 kontinente) | Enrique Talledo Ruiz | 27 min.
  • Giannis D (Itsaso Gorria) | Julio Junquera Aparicio | 5 min.
  • Gigantes en la noche (Maldivas) | Felipe Javier García Garrido | 2 min.
  • Indonesia | Itziar Huerta & Imanol Unanue | 3 min.
  • Bonaire Divers Paradise (Bonaire (Ant. Holandesas)) | Jesús Ángel Méndez | 4 min.
  • Salven al Buchenain (Donostiako Zurriola hondartza) | Ángel Lerma Herrero | 22 min.
  • Andrea Ferrara (Mallorca) | Fernando Menor Vives | 2min.
  • Sueños nocturnos (Maldivas) | David Galvan | 6 min.

ASTELEHENA 17

  • La tragedia del Carnatic (Itsaso Gorria) | Julio Junquera Aparicio | 5 min.
  • It’s not a nightmare (Murtziako eskualdea) | José Luis Alcaide Sanjurjo | 1 min.
  • Sandy Illusions (Costa Brava) | Robert Hughan | 10 min.
  • El suroeste de Tenerife (Tenerife) | Felipe Ravina Olivares | 45 min.
  • Cuida tus recuerdos (Costa Brava -  Medas y l’Escala) | Marc Pedrals Prat | 3 min.
  • Desconexión (Euskadi) | Maite Erauskin – GAEA Elkartea | 4 min.
  • Of Barberls and Spines (Sudáfrica, Indo…) | Olivier Van den Broeck | 6 min.
  • Yo el mar (Mediterraneoa) | José Carlos Rando | 4min.
  • Mallorca nocturna (Mallorca) | Antonio Menor Vives | 2 min.
  • El Thistlegorm (Egipto – Itsaso Gorria) | David Sánchez Carretero | 7 min.
  • WhaleTotem (Tonga (Ozeano Barea)) | Simone Piccoli | 3 min.

ASTELEHENA 24

  • Diaporama argazki hoberenarekin | 6 min.
  • Isaias Cruz Irujo | 6 min. | Euskal kostaldea
  • Mak Iriarte Iparrea | 8 min. | Euskal kostaldea
  • Juan Raya | 4 min. | Mar Rojo, Tenerife, El Hierro
  • Vicente Leal Juan | 4 min. | Anilao – Filipinas
  • Gillaume Nery | 13 min. | Filipinas, Japonia…
  • Daniel Aldaya | 39 min. | Maldivas
  • Francisco Pizarro sari berezia Rafa Herrero Massieuri. Gure itsaspeko errealizadore eta kamerarik ospetsuenetako bat, bizitza osoa itsas dibulgazioan ematen duena. Munduko telebista nagusien ohiko kolaboratzailea hala nola National Geographic Wild, Canal Explora Canada, ORF, BBC, Canal Plus France…

Itsaspeko zinemaren ziklo honi buruzko informazio guztia www.cimasub.com webgunean kontsulta dezakegu.

Zikloaren jatorria Danok Kideren prestakuntza iraunkorreko eskola izan zen, han orain 11 urte hasi baitziren dokumental horiek ikusten. Zikloen kalitatea ikusita, Udala inplikatzea erabaki zuten, zabalkunde handiagoa eta kalitate hobea izan zezan, pantaila erraldoian eta kalitate handian proiektatu ahalko bailirateke.

 

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.