Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ostalaritzako terrazen tasari % 100eko hobaria aplikatzea onetsi da

Udalak, herriko ostalaritzaren sektorearen eta Aterpea elkartearen eskariak aintzat hartuta, terrazak jartzeko bide publikoa okupatzearen tasari % 100eko hobaria aplikatzea onetsi du, 58.138 euroko zenbatekoarekin

2020·06·16

Neurri horrek 58.138 euroko murrizketa dakar udalaren diru-kutxarako. Hobaria behin betiko onetsitakoan, lehendik ordaindutako diru-kopuruak itzuli egingo dira. Neurri hau 56 establezimenduren espazio okupatua handitzeko eskariak aintzat hartuz egindako ahaleginari gehitzen zaio.

Ostalaritzaren sektoreak garrantzi berezia du herriko ekonomian, eta udalerrian bizikidetza sozialerako ingurune atsegin eta aberasgarri bat sortzeko bultzatzaile nagusietako bat da. Egoera honek, ordea, nabarmen eragin dio sektoreari, eta, beraz, beharrezkotzat jotzen da modu puntualean indartzea, herriko bizitza sozialean galdutakoaren parte bat berreskuratzeko.

Denbora-bitarte honetan zehar, ezohiko hainbat neurri hartu ditugu, pandemia horren ondorioek ekonomian eta gizartean izan duten eraginari aurre egiteko asmoarekin:

  • muturreko egoeran dauden pertsonentzako laguntza-lerroak
  • autonomoentzako laguntzak
  • obligazio fiskalak pagatzeko epeak malgutzea
  • kaltetuei arreta emateko bulego bat irekitzea
  • diruzaintzako gerakina gaitzea, kontratazioa eta herriko ekonomia bultzatuko duten inbertsioak sustatzeko.

Gainera, zerbitzuak emateagatik eta bide publikoa okupatzeagatik ezarrita dauzkagun udal-zergen barruan, prestazio edo okupazio horiek eten edo murriztu diren denbora-bitartean tasak itzultzeko neurriak ere aplikatu ditugu.