Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Zaraten Ordenantza

Kontsulta publikoaren helburua Lasarte-Oriako zaraten inguruko diagnostikoa osatzea da, eta ondorioz, haiei irtenbidea emateko neurriak ezartzea.

09·01·2019


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

15/02/2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Lasarte-Oriako Udalak zaraten inguruko ordenantza egiteko asmoa du. Alde batetik, kutsadura akustikoaren inguruko Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko urriaren 16ko 213/2012 dekretua betetze aldera, eta bestetik, udalerriko kutsadura akustiko zehatzei erantzuna emateko.

Kontsulta publikoaren helburua Lasarte-Oriako zaraten inguruko diagnostikoa osatzea da, eta ondorioz, haiei irtenbidea emateko neurriak ezartzea.

Besteak beste, hurrengo gaien inguruko herritarren iritzia jaso nahi da:

  • Zeintzuk dira Udalak kutsadura akustikoa sortzen duten fokuen inguruan ukitu behar dituen itemak?  
  • Nola uste duzu lagundu dezakeela araudi honek kutsadura akustikoak sortzen dituen eragozpenak gutxitzen?
  • Nola uste duzu gutxitu daitezkeela kutsadura akustikoak sortzen dituen eragozpenak?
  • Zein informazio eman beharko luke udalak kutsadura akustikoaren inguruan?

Erregalamendua tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa otsailaren 15ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:


Erlazionatutako berriak

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

2019·09·13

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio terrazen gaineko ordenantza egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

2019·09·04

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

2019·08·29

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zeremoniak: familian hartzea (jaioberriak), ezkontza eta hileta.

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.