Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Udal Ordenantzak

Atzealdea

Kontratu Administratiboetarako hizkuntza betebeharrak arautzeko ordenantza

2013·12·05
Lasarte-Oriako Udalaren Kontratu Administratiboetarako Hizkun­tzazko Betebeharrak Arau­tzen dituen Ordenan­tzaren aldaketa, arlo horretako araudi berriak ezarritako baldintzetara egokitzeko xedez, informazio publikorako jarritako epea igaro delarik eta epe horren barruan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, behin betiko bihurtu­tzat ­jotzen da Udalba­tza­rrak 2013ko uztailaren 9an egindako bilkuran hartu zuen erabakia. Erabaki honek amaiera ematen dio bide administratiboari, eta interesatuek Administrazioarekiko Auzietako Errekur­tsoa jarri ahalko diote, Euskadiko Justiziaren Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietarako Salan, iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, horrek ez die erago­tziko egoki deri­tzo­ten beste edozein errekur­tso jarri ahal izatea. Ondorioz, eta Erregimen Lokaleko Oinarriak arau­tzeko 1985/ Legearen 70.2.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Ordenan­tza osorik argitara­tzen da.
  1. Jendaurreko zerbitzuak 2013·12·05