Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Baratze ekologikoak adjudikatzearen eta kudeatzearen Ordenantza

Lasarte-Oriako Udala, Plazaola landa-parkearen terrenoetan 58 Baratze Urbano Ekologiko sortzekotan dabil. Elkarbizitzarako gunea sortu nahi da baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Norberaren kontsumorako 30m2ko partzela izango dira.

09·01·2019


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

15/02/2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Lasarte-Oriako Udala, Plazaola landa-parkearen terrenoetan 58 Baratze Urbano Ekologiko sortzekotan dabil. Elkarbizitzarako gunea sortu nahi da baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Norberaren kontsumorako 30m2ko partzela izango dira, baita bi partzela egokituak ere.  Erreminta-etxola komuna ere izango dute, tresnak gordetzeko eta arropak gordetzeko takilekin, baita konpost-gailua eta ureztatzeko uraska ere.

Lasarte-Oriako Udalak hurrengoak lortu nahi ditu Baratze Urbano Ekologikoen proiektuarekin:

  • Bertako produktu eta baratze ekologikoen inguruan sentiberatzea eta haien kontsumoa areagotzea.
  • Aisialdi aktiborako topagunea bultzatzea.
  • Baratze Ekologikoen Parkea berdegune publiko bihurtzea.
  • Herritarren eta baratze parkearen erabiltzaileen artean ingurumenarekiko errespetua sorraraztea.
  • Adin ezberdinetako gizarte talde desberdinen elkarbizitza bultzatzea eta kolektibo sozial ezberdinak laguntzea.
  • Euskal kultura eta euskara bultzatzea eta hizkuntza-aniztasuna balioan jartzea.
  • Parkerako eta haren instalazioen irisgarritasuna ahalbidetzea.

Udalaren konpetentzia da, lurraren erabilera izendatzea eta arautzea, eta bereziki, baratze urbano ekologikoek sortu duten interesa dela eta, ekintza honetarako terreno publikoak eskaintzea eta partzela baten interesa duten herritarrek eskaera egiteko bidea arautzea.

Egiteko dagoen araudiaren helburua da, Lasarte-Oriako Baratze Urbano Ekologikoko partzelak erabiltzeko, disfrutatzeko eta aprobetxatzeko beharrezkoak diren baldintzak jartzea, eta baita partzelak adjudikatzeko prozedura antolatzea, baratzen laborea arautzea, baratzak erabiliko dituztenen eskubideak eta betebeharrak ezartzea, eta aplika daitekeen zigor-araubidea egitea ere.

Nahi duten herritarrek, elkarteek eta organizazioek, galdetegi honetan planteatzen diren alderdien inguruko bere iritziak bidal ditzakete, besteak beste:

  • Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
  • Bere onarpenaren beharra eta aukera.
  • Arauaren helburuak.
  • Soluzio posibleak, araudi bidezkoak zein araudirik gabekoak.

Araudia tramitatu baino lehen beharrezkoa da herritarren parte-hartzea, haien proposamenak jasoz. Aipaturiko kontsulta epea otsailaren 15era artekoa da. Eta proposamenak udalera helarazteko bideak honako hauek dira:


Erlazionatutako berriak

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

2019·09·13

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio terrazen gaineko ordenantza egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

2019·09·04

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

2019·08·29

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zeremoniak: familian hartzea (jaioberriak), ezkontza eta hileta.

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.