Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ordainketa malgua: ordainagiri jakin batzuk 2 epetan ordaintzea ahalbidetzen duen ordainketa-modalitate berria

Programa honi esker 2 epetan ordain daitezke Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuak (IVTM) eta Zaborren Tasa, errekargurik eta interesik gabe, haren banku-helbideratzearen bidez

2021·02·08

“Ordainketa malgua” izeneko ordainketa-sistema hau 17. Ordenantza fiskalak arautzen du, “Zuzenbide Publikoko tributu eta beste diru-sarrera lokalen kudeaketari, kobrantzari eta inspekzioari buruzko ordenantza orokorra (105. Art.)” eta zerga jakin batzuk ordaintzeko modu malguagoa da, non zergadunak aukeratzen du kargu bakar baten ordez bi kargu ordaintzea nahi badu, programan eskaintzen den modalitatearen bitartez.

Zergaldi bakarrean ditu ondorioak, eta ordainagiri osoaren % 50eko 2 ordainagiri sortzean datza. Berandutze-interesik gabe eta bermea gordailatu beharrik gabe ematen da.

Eskaerak ezarritako baldintzak betetzen baditu, ordainketa malgua automatikoki emango da. Baldintzak betetzen ez badira, organo eskudunak dagokion ebazpena emango du, eta pertsona edo erakunde interesdunari jakinaraziko zaio.

“Ordainketa malguaren” sistema zatikien ordainketa mugaegunean betetzearen mende geratzen da. Interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik 1. zatia ordaintzen ez bada, zor osoa ordaintzeko betearazpen-aldia hasiko da. 1. ordainketa ordaindu ondoren bigarrena bete ez bada, betearazpen-aldia 2. zatiaren zenbatekoarekin bakarrik hasiko da.

Zergaren edo tasaren ordainagiria ez da emango bi zatiak ordaindu arte.

Kontuan zorduntzeko aukera hauek eskaintzen dira:

A) Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga:

* Ordainketen datak:

Apirilaren 15ean eta abuztuaren 1ean edo hurrengo egunetan.

B) Zabor tasa.

* Ordainketen datak:

Maiatzaren 15ean eta irailaren 1ean edo hurrengo egunetan.

C) Hiri- eta Landa-izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga.

* Ordainketen datak:

Ekainaren 30ean eta urriaren 1ean edo hurrengo egunetan.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

- Ordainagiriak borondatezko ordainketa-aldian eta aldez aurretik helbideratuta egon behar du.

- Ordainagiriaren titularrak ez du zorrik izan behar betearazpen-aldian ordaintzeke. Zorra exekutiboan izanez gero, zor horri dagokion geroratzea edo zatikatzea lortua izan behar du.

 

Ordainketa malgua eskatzeko, hemen behean deskarga daitekeen eskabidea bete behar da.

 

Eskaera deskargatu

Ordainketa malguaren eskaera [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.