Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Onetsi dira udalaren 2019rako aurrekontuak, 28.155.994 eurokoak

Jesus Zaballos alkateak udaleko aurrekontu koadratuak eta kreditu-eskaerarik gabeak aurkeztu zituen, 28.155.994 eurokoak. Aurten, inbertsioen kapitulua 5.951.751 eurokoa da.

2019·02·08

Udaleko aurrekontuak 2019rako 28.155.994 euroko gastuak eta 28.162.014 euroko diru-sarrerak aurreikusten ditu. Beraz, orekatuak eta defizitik gabekoak dira, eta ez da kredituetara jo beharrik izan. Zirriborroa lantzerakoan egindako kontsentsu-lana nabarmendu nahi izan du alkateak, neurri asko Ahal Dugu-Podemosekin, EAJ-PNVrekin eta PPrekin adostu eta inkorporatu baitira. Zaballos esker oneko agertu zen alderdi horiek akordioetara heltzeko egindako ahaleginagatik, aurrekontu errealistak eta orekatuak onetsi ahal izateko, udala oso egoera ekonomiko onean uzten baitute etorkizunean kiroldegi berria eraikitzeko erronkari aurre egiteko.

Zirriborroak osoaren kontrako emendakin bakarra izan du, EH Bildurena, udalbatzarrak atzera botea, eta 15 emendakin partzial. Batzordeko debate-prozesuan 5 emendakin tekniko onetsi ziren, ADLOPren 2 eta EAJ-PNVren 2. ADLOPen beste 1 erretiratu egin zen. Udalbatzarreko debatean bertan, EH Bilduren osoaren kontrako emendakina eta EAJ-PNVren 4 baztertu ziren. Azkenik, aurrekontua aldeko 7 botorekin (PSE-EE), kontrako 4rekin (EH Bildu) eta 6 abstentziorekin (ADLOP, EAJ-PNV eta PP) onetsi zen.

2019. urte honetarako inbertsio nabarmengarrien artean hauek leudeke:

  • Atsobakarko entrenamendu-zelaia (1.292.743 euro 2019an)
  • Basaundi Bailara berrurbanizatzea (1.103.948 euro 2019an)
  • Argiteria publikoa (719.000 euro)
  • Jaizkibel plazan etxabeak eraistea eta berrurbanizatzea (500.000 euro)
  • Sasoetako eskolan fatxada konpontzea (448.601 euro)
  • Estudioak eta proiektuak, barne izanik Zataraingo eta Zabaletako igogailuak, Askatasunaren parke berria eta Zatariango bide alternatiboa (489.000 euro)
  • Landaberri eskolako estalkia (307.658 euro)
  • Oholtza eramangarri bat eta bi txosna erostea (aurrekontu partizipatiboetako proposamena – 200.000 euro)
  • Hilerriko zoladura zaharberritzea eta aminatoa kentzeko lanak (120.708 euro)
  • Gune publiko bat estaltzea (aurrekontu partizipatiboetako proposamena - 120.000 euro)
  • Saneamenduko sarea, Bruneteko ponpa bultzatzaileak eta ur-bilketa Zelaialden barne (105.311 euro)
  • Areto-futboleko pistaren zorua aldatzea (60.000 euro).