Okendon aurreikusitako uztaileko kultur jarduerak Andatza plazan egingo dira
2020·07·16
Gaur egungo pandemiarengatik mantendu behar diren segurtasun-neurriak direla bide, eta aforoa hobeto kontrolatu ahal izateko eta jende-pilaketak saihesteko asmoarekin, Okendon egitekoa ziren jarduera kultural hauen kokalekua Andatza plazara aldatu da.
Gogorarazi nahi dugu segurtasuneko protokoloa berdin mantentzen dela, eta zirkulazioa norabide bakarrekoa eta mailakatua izango dela, sartzeko bide bakarrarekin eta irteteko bide bakarrarekin, hartara jende-pilaketarik gerta ez dadin. Sarrera nahiz irteera Buruntza kaletik egingo da, baina hango puntu ezberdinetatik.
Denbora guztian egongo dira antolakuntzako langileak, eta haiek adieraziko dute nondik zirkulatu behar den eta pertsona bakoitza non eseri behar den, aulkiak aurrez esleituak baitira eta aforoa 200 pertsonara mugatua baitago. Beraz, 200 aulki egongo dira, metro eta erdiko tartearekin bereizita. Maskara nahitaez erabili beharko da eserlekuan jarri arte. Hara doazenei kolabora dezatela eskatzen zaie, denbora guztian antolatzaileen jarraibideak betez.
Hauek dira Andatza plazan egingo diren jarduerak:
- Osteguna, uztaila 16, 19:00etan
- GAG STREET BOYS - YES WE ART !
- Ostirala, uztaila 17, 19:00etan
- KRESALA DANTZA TALDEA-IKONOGRAFIAK
- Ostirala, uztaila 24, 19:00etan
- ERRE PRODUKZIOAK-PIRATEN ISTORIO BAT
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.