Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Aktualitatea

Atzealdea

Herritarrentzako Bulego Mugikorrak Basaundi bailaran hasiko du ibilbidea

Herritarrentzako Bulego Mugikorra (HBM) Lasarte-Oriako 8 auzotan barrena ibiliko da. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.

2018·02·13

Jesus Zaballos alkateak, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotzia lagun zuela, adierazi zuen bulego hau 2018. urtean Atsobakar, Sasoeta, Zabaleta, Erdialdea, Zumaburu, Oztaran, Basaundi eta Oria auzoetan barrena ibiliko dela. Hilero igande batean goizez, otsailaren 18an Basaundi bailaran hasita, HBMa hainbat plazatara hurbilduko da, udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduketen informazio zuzenekoagoa eskaintzeko helburuarekin. Horrez gain, auzo horretan bizi diren eta gerturatu nahi dutenen eskaerak eta proposamenak jasotzeko kanal gisa ere balioko du.

Deszentralizatzearen aldeko apustu berri honetan, herritarrentzat erakargarria eta erosoa izango den gune bat sortzen da auzoan, hartara herritarrak gertura daitezen eta alkatearekin eta han diren zinegotziekin hurbileko elkarrizketa bat hasteko modua izan dezaten. Gune horretan bateratuko dira informazioa emateko baliabideak, bilera egiteko tokiak eta txikienak jostatzeko lekua.

Zaballosek adierazi zuenez, igande bakoitza baino lehenago, auzoan kartelak ipiniko dira, HBMa han izango dela iragarriz. Dagokion auzoan, karpa bat ipiniko da, mahai eta aulkiekin, udaleko ordezkariak herritarrekin elkartzea errazteko, eta han material munizipala banatuko da eta irudiak proiektatuko dira telebista handi batean. Ontzi bat ere jarriko da herritarrekin egin nahi dituzten ekarpena, kexak eta iradokizunak jasotzeko.

Alkateak azaldu zuenez, karparen ondoan, eta hurbilketa errazte aldera, haurrentzako puzgarriak ipiniko dira, haurrentzako lantegiez gain. Horrela, haurrei zuzendutako jarduera ere hurbilduko da auzoetara.

Udalbatzarrak 2017ko urrian onetsi zen Herritarrek Parte Hartzeko Araudia, eta han jasotzen zen herritarrentzako zerbitzu berri hau sortzea. Herritarrentzako Bulego Mugikorrak 21.745 euroko kostua izango du, eta Gizaire S.L. enpresari adjudikatu zitzaion.

Aurreikusitako egutegia ondoko hau da:

  • Otsailaren 18an:Basaundi plazai
  • Martxoaren 11n: Okendo plaza
  • Apirilaren 15ean: Basotxo plaza
  • Maiatzaren 13an: Brunet parkea
  • Irailaren 16an: Jaizkibel plaza
  • Urriaren 21ean: Isla plaza
  • Azaroaren 18an: Atsobakar parkea.
  • Abenduaren 16an:Oztaran plaza