Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Neurri berriak Manttangorri autobus-zerbitzuan
COVID-19agatik gaur egun bizi dugun egoera dela eta, Manttangorri autobus-zerbitzu munizipalari eragiten dioten neurri berriak hartu ditu udalak
2020·04·20
Aldaketa berri horiek eragina izan dute zerbitzuaren zenbait alderditan:
- Zerbitzuaren maiztasuna 7 bidaiara murriztu da, eta Kotxerastik ordu hauetan abiatuko da: 8:00etan, 8:40an, 12:30ean, 13:00etan, 13:30ean, 19:30ean eta 20:00etan.
- Pagatzeko, txartela bakarrik onartuko da, eta ezingo da eskudirutan pagatu, txoferra gainerako bidaiariengandik kate batzuen bidez bereizita egongo baita.
- Autobusaren aforoa 8 plazara mugatu da. 7 lagun eserita joan ahalko dira eta beste bat zutik, horrela segurtasunezko tarte gomendatua mantenduz. Erabil daitezkeen eserlekuak pegatina berde batekin markatu dira.
Udaletik eskerrak ematen dizkizugu zure laguntzagatik.
COVID-19a geldiaraztea guztion lana da.
Web edukia bistaratu
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Legenda 
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu