Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Nafarroako Probintzia Auzitegiaren epaitza berriari buruzko adierazpena

Lasarte-Oriako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala Iruñean 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakariak sexu-abusutzat (eta ez sexu-erasotzat) jotzen dituen epaia dela eta.

2018·05·03

Lasarte-Oriako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala Iruñean 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakariak sexu-abusutzat (eta ez sexu-erasotzat) jotzen dituen epaia dela eta.

Ikusirik Nafarroako Probintzia Auzitegiaren epaiak sexu-abusutzat (eta ez sexu-erasotzat) jotzen dituela Iruñean

  1. 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakariak, Lasarte-Oriako Udalak hau erabaki du:
  2. Lasarte Oriako Udalak erabateko babesa eta elkartasuna helarazten dizkie biktimari, bere senideei eta ingurukoei.
  3. Lasarte Oriako Udalak, errespetutik, adierazten du ez dagoela ados emandako epaiarekin, batez ere, gertakariak sexu-eraso delitu jarraitutzat jotzen dituelako. Zentzu horretan, adierazten du bat egiten duela Nafarroako Gobernuak iragarritako errekurtsoarekin. Halaber, adierazten du ados dagoela Fiskaltzak aipatu epaiaren aurka errekurtsoa aurkeztearekin.
  4. Lasarte Oriako Udalak ulertu egiten du emakumeek eta herritar guztiek epai honen ondorioz duen etsipena eta sumindura.
  5. Lasarte Oriako Udalak berretsi egiten du erakunde guztiek jardun behar dutela emakume guztiek askatasun osoa izateko duten eskubidearen esparruan, eta, beraz, aditzera ematen dugu erabat arbuiatzen dugula emakumeen askatasunen kontrako edozein eraso, sexistak zein bestelakoak.
  6. Lasarte Oriako Udalak berretsi egiten du aurrerantzean ere gizarte-elkarteekin, talde feministekin eta herritarrekin elkarlanean aritzeko duen konpromisoa, egiazko eta benetako berdintasunaren alde, emakumeen eskubideen defentsan, eta desparekotasunak eta emakumeenganako egiten diren indarkeria mota guztiak erauzteko.

Lasarte Oria, 2018ko maiatzaren 2an