Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Musika-Eskolako tasetan eman gabeko zerbitzuengatik hobaria aplikatzea onetsi da

Irakaslerik ez izateagatik edo pandemiak iraun duen bitartean Musika-Eskola itxita egoteagatik hartu ez diren eskolak kontuan izanda, Udalak % 20 eta % 100 arteko hobariak onetsi ditu 2020-2021 ikasturterako

2020·06·18

Denboraldi honetan, ezohiko hainbat neurri hartu dira pandemia horren ondorioek ekonomian eta gizartean izan duten eraginari aurre egiteko asmoarekin:

  • muturreko egoeran dauden pertsonentzako laguntza-lerroak,
  • autonomoentzako laguntzak,
  • obligazio fiskalak pagatzeko epeak malgutzea,
  • kaltetuei arreta emateko bulego bat irekitzea,
  • diruzaintzako gerakina gaitzea, kontratazioa eta herriko ekonomia bultzatuko duten inbertsioak sustatzeko.

Gainera, zerbitzuak emateagatik eta bide publikoa okupatzeagatik ezarrita dauzkagun udal-zergen barruan, prestazio edo okupazio horiek eten edo murriztu diren denbora-bitartean tasak itzultzeko neurriak ere aplikatu ditugu.

Musika-Eskolako zerbitzuan, zenbait irakaskuntza-lerrotan ezin izan da irakasle falta behar zen azkartasunarekin bete, eta horrek baldintzatu egin du ikasturtea kondizio tekniko eta pedagogiko egokietan ematea.

Gainera, alarma-egoera deklaratzearekin, aurrez aurreko eskolak eten egin dira martxoaren 14tik, eta, gaur egun, ikasturtea amaitutzat eman daiteke. Irakasleak ahalegin handia egiten ari dira hezkuntza-eskaintza ikasleei hurbiltzeko, nor bere baliabideetatik, baina ezin saihestuzkoa izan da hemen proposatzen diren lerroetarako ikasturtea erabat galdutzat eman behar dugula eta aprobetxamendua hutsala izan dela.

Horregatik guztiagatik, hurrengo hobari hauek onetsi dira:

6. Ordenantza, zerbitzu publikoak emateagatik eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

3. tasa.- UDALAREN MUSIKA-ESKOLA

2020-2021 ikasturterako, hurrengo tarifa hauetan hobari hauek ezartzea:

  1. % 20ko hobaria musika-tresnako ikasle guztiei:
    1. MUSIKA-ESKOLA
      1. Musika-tresna
      2. Hizkuntza musikala + musika-tresna
    2. MUSIKA-TRESNAZKO TALDEA
      1. Musika-tresnazko taldea
  2. % 100eko hobaria Hizkuntza Musikala bakarrik egiten duten eta ikasturtea errepikatzen duten ikasle guztiei.
  3. % 50eko hobaria Trikiti eta akordeoiko ikasleei.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.