Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Musika Eskolako pianoko eta hizkuntza musikaleko plaza baterako deialdia

Udalak deialdi publikoa egin du pianoko, solfeoko eta hizkuntza musikaleko irakaslearen baja beteko duen norbait lortzeko, ahaleginak eginda ere, ezin izan baitu ordezkorik topatu.

2019·01·16

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek deialdi publikoa egin zuen pianoko, solfeoko eta hizkuntza musikaleko irakaslearen plaza betetzeko, gaur egun hutsik baitago titularra bajan dagoelako. Baldintzak betetzen dituzten 60 pertsonarekin harremanetan jarri arren, ezinezkoa izan da lanpostua nahi duen inor topatzea. Plaza lortu nahi duenak pianoko gradu ertain edo goi-mailakoa izan behar du eta euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna, eta harremanetan jarri udaleko  pertsonaleko departamentuarekin (943 376 185) eta curriculuma bidali.

Zaballosek onartu egin zuen ahaleginak eta bi egin arren, Udalak ezin izan duela baja hau beteko duen pertsonarik aurkitu. Alkatea ulerkor agertu da kaltetutako ikasleen gurasoen haserrearen aurrean, baina ukatu egin ditu gestio kaskar eta eznahikoa egin dela dioten salaketak, hori erakusten baitute denbora honetan zehar emandako pausoek.

Alkateak azaldu zuen urriaren 1ean pertsona bat kontratatu zela pianoko, solfeoko eta hizkuntza musikaleko irakaslearen plaza betetzeko. 3. hizkuntza-eskakizuna duen pertsonarik topatu ez zutenez eta eskolen jarraipena eta ikasleen eskubidea bermatzeko, 2. hizkuntza-eskakizuna duen pertsona bat kontratatu zen. Arazoa konpontzearen aldeko erabakia hartu arren, gobernu-taldeak kritikak jaso zituen oposizioarengandik hori egiteagatik. Gobernu-taldeak arazoa konpontzeko duen interesaren erakusgarri da hori.

Abenduaren 3an, plazaren titularrak baja hartu zuen gaixotasunagatik, eta ondoren, ordezkapena egiteko prozesua martxan jarri zen. Ezarritakoari jarraituz, lehenengo, Gipuzkoako 26 udalek dugun 54 pertsonaz osatutako poltsa erabili zen. 54 pertsona horiek lanpostu horri uko egin ondoren, ordezkapenaren iraupena jakiterik ez zegoenez eta ordutegia trinkoa zenez, abenduaren 13an deialdi bat egin zen Lanbideren bitartez. 3 pertsona aurkeztu eta 3rek uko egin zioten plazari.

Horiek horrela, hurrengo pausoari ekin zitzaion, hau da,  deialdi bat egitea enpresa pribatuen eta heziketa zentroen bidez. Musikenen bitartez bi pertsona aurkeztu ziren, baina haiek ere uko egin zioten arestian aipatutako arrazoiengatik.

Azkenik, azken udalbatzarrean, kudeaketa mandatu bat onartu zen Donostiako Udalarekin haren langile-poltsak partekatu ahal izateko.

Pertsona bat aurkitzeko zailtasunaren arrazoiak bi dira nagusiki. Batetik, gaixotasun arruntagatiko baja denez, ezin da jakin pertsona titularra noiz itzuliko den plaza betetzera. Hori dela eta, inork ez du arriskatu nahi eta bere lanpostua edo ematen dituen eskola partikularrak utzi, iraupen jakinik gabeko lanpostu bat hartzeko.

Bestetik, plazaren ezaugarriak direla eta, ordutegia trinkoa da oso, goiz eta arratsalde, eta horrek ezinezko egiten du lanpostu hori eta pertsonak izan ditzakeen bestelako betebeharrak batera egitea. Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, 16:00etatik 21:00etara; asteartetan, 12:00etatik 14:30era eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era.

Bajak ordezkatzeko egiten den ahaleginaren beste adierazle bat da tronpetako irakaslearena. Hainbat urtetako baja hartu zuen eszedentziagatik, eta hurrengo egunerako betea zegoen plaza ordezko irakasle berri baten bidez. Kasu horretan, erraza izan zen pertsona interesatu bat aurkitzea urtebeteko lan bermatua zuelako.