Mugikortasuneko eta Lurralde-Antolamenduko diputatua Lasarte-Orian
2019·07·22
Alkatetzaren eskaerari erantzunez, diputatuak, Iñaki Prego mugikortasuneko zuzendari nagusiarekin eta Miguel Ángel Crespo lurralde-antolamenduko zuzendari nagusiarekin batera etorri zelarik, bilera egin du Jesus Zaballos alkatearekin. Bilera horretan, Zaballosek hainbat gai helarazi dizkio haren departamentuak azter ditzan, Lasarte-Oriarako irtenbide egoki bat bilatze aldera.
Landutako gaien artean, hauek daude:
- Txikierdiko bidegorria egitea.
- Donostiara doan autobus-linearako geraleku bat egitea Goiegiko biribilgunean, herritarrek eskatu bezala.
- Plazaolako bide berdea burutzeko irtenbide bat bilatzea txanpiñoizalearen tunelarekin dagoen arazoa konponduz, horrek Gipuzkoako bidegorrien sarearekin Andoaina bidean behin betiko konektatzeko aukera emango bailiguke.
- Lasarte-Oriarako mugikortasun-plana finantzatzeko aukera.
Horrez gain, gure udalerriari eragiten dioten hiri arteko lineen lizitazioaren egoeraz interesatu zen alkatea.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.