Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Mugikortasunaren Europako Astea: “emisiorik gabeko mugikortasunaren alde”

Lasarte-Oriako Udalak aurten ere Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du. Aurtengo edizioa “emisiorik gabeko mugikortasunaren alde” lelopean egingo da.

2020·09·16

Nahiz eta aurten COVID19ak sortutako pandemiaren ondorioz ohiko jarduera-programa murriztu behar izan den, programatutako Udalak jardueran parte hartzera gonbidatzen zaituzte: bigarren eskuko bizikleten merkatua. Jarduera hori guztiontzako kondizio seguruetan egingo da, eta hiriko autobusa erabiltzera animatzen zaituztegu. Gainera, eguneroko ohitura erraz batzuk proposatzen dizkizuegu, zuen mugikortasuna jasangarriagoa egingo dutenak:

  • Egin oinez edo bizikletaz hiri barruko lekualdaketak.
  • Erabili garraiobide kolektiboak (trena, autobusa) hiri arteko lekualdaketan.
  • Saia zaitez automobilaren erabilera murrizten.
  • Errespetatu araudiak eta bizikidetza: oinezkoen eremuak, bizikletabideak, aparkatzeko lekuak, ezgaituentzako eremuak….

Asteko Programa

Irailak 22, asteartea: Hiribusa dohainik

Irailaren 22an, asteartearekin, “nire autorik gabeko eguna” izendatua egonik, egun osoan zehar muittumanttangorri dohainik izango da.

Irailak 25, ostirala: bigarren eskuko bizikletenmerkatua

Okendo plazan: 16:30-20:00.

Bigarren Eskuko Bizikleten Merkatua

Irailaren 25ean, ostiralarekin, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatu du Lasarte-Oriako Udalak Okendo plazan. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Aurtengoan, Covid-19aren pandemia dela eta, osasunaren prebentziorako neurri bereziak hartuko dira, guztiontzat jarduera ziurra izan dadin.

Gordailu-zerbitzua, egunean bertan, 15:00etatik 16:30era egongo da zabalik. Aurten bizikletak eta patineteak bakarrik hartuko dira; norberak saldu nahi duena eraman beharko du eta antolakuntza-taldeari utzi. Aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da 943670249 telefonora deituz eta hitzorduak emango dira, azoka egunean sortu daitezkeen itxarote-iladak saihesteko. Ez da onartuko 500 € baino prezio garestiagorik.

Doako Gordailu sistema bidezko sal-erosketa pertsona guztien eskura ipiniko da. Gordailu zerbitzuan antolakuntzako kideak arduratuko dira haien zainketaz eta salmentaz, saldutakoaren artikuluen dirua bueltatuz eta saldu ez direnak jabeei itzuliz egun berean.  Era berean, aukera paregabea da herritarrek behar dituzten bizikletak eskuratzeko prezio ezin hobean.

Uneoro azoka-gunearen aforoa zainduko da eta horretarako bisita-txandak emango dira azoka gunean bertan arratsaldeko 3etatik hasita. Bestalde, nahitaezkoa izango da musukoa eramatea. Osasun-prebentzioarekin lotutako bestelako neurriak ere hartuko dira, hala nola: salgai jartzen diren bizikletak eta patineteak desinfektatu egingo dira salgai jarri aurretik, izena emateko orriak aurrez bidaliko dira e-mailez…

Oharra: parte hartzeko adin nagusikoa izan behar da eta datuak utzi (NAN eta telefonoa).
 

Deskargatu liburuxka

Liburuxka [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.