Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu pertsonaletan erosteko eta kontsumitzeko bonuen kanpaina

Kanpaina honekin Udalak udalerrian guztira 250.000 euro jarri nahi ditu zirkulazioan urriko hilabetean. Interesa duten establezimenduek kanpainarekin bat egiteko epea ireki da

2020·07·23

Alarma-egoeraren ondoren, beharrezkoa da udalerrian jarduera ekonomikoa sustatuko duten ekimenak abian jartzea; beraz, udalak, beste ekimen batzuen artean, 125.000 euro bideratuko ditu merkataritzarako, ostalaritzarako eta zerbitzu pertsonaletarako bonuen kanpaina batera.

Bonuak atxikitzen diren establezimenduen artean banatuko dira, bi eratako bonuak egonda: 20 eurokoak (10+10) merkataritzan eta zerbitzu pertsonaletan kontsumitzeko, eta 10 eurokoak (5+5) ostalaritzan kontsumitzeko.

Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduak eta bere bezeroek erosteko edo kontsumitzeko bonuak edukitzearen onurez gozatzea nahi dutenek, atxikitzeko eskaera aurkeztu behar dute irailaren 15a baino lehen.

Atxikitzeko eskaerak, bai eta eskatzen den dokumentazioa ere, telematikoki aurkeztu ahalko dira udalaren webgunearen bitartez www.lasarte-oria.eus edo Villa Mirentxuko COVID-19 bulegoan bertan. Horretarako ezinbestekoa da aurretik hitzordua hartzea 943 37 61 79 telefonoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kanpainaren oinarriak eta dokumentazioa kontsulta daiteke www.lasarte-oria.eus webgunean.

 
 

Oinarriak deskargatu

 Oinarriak [pdf]

 

I. eranskina deskargatu - Eskaera

 Eskaera [pdf]

 

II. eranskina deskargatu - Zinpeko deklarazioa

 Laguntza eskaerari buruzko zinpeko deklarazioa [pdf]