Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarretaratzea Okendon

Mendebaldeko Sahararekiko Euskal Herriko Lagunen Elkarteak Errepublika Demokratiko Arabiar Saharauiaren aldarrikapenaren 44. urteurrena ospatzeko egingo diren jarduerak aurkeztu zituen

2020·02·26

Tomas Arruti, Mendebaldeko Sahararekiko Euskal Herriko Lagunen Elkarteko kidea, Agustin Valdivia alkatearekin eta EH bilduko ordezkariekin batera, udalbatzarrean aurkeztutako mozioari udal-korporazioak aho batez emandako babesa eskertuz hasi zen.

Gaur ostegunarekin, otsailaren 27an, Errepublika Demokratiko Arabiar Saharauia eratu zela 44 urte beteko dira, eta, hori dela eta, programatutako jardueren barruan, 19:00etan elkarretaratzea egingo da Okendo Plazan, "Sahararentzat independentzia" lelopean.

Hilaren 29an, 14:00etan, bazkari saharauiaz gozatu ahalko da Furia Beltza jatetxean, menua honela osatua egongo delarik: kuskusa barazkiekin, arkumea saharaui erara prestatua, postrea, kafea eta edaria, 15 euroan. Interesa dutenek jatetxean bertan eman beharko dute izena.

Martxoaren 2tik 8ra, "Sahara emakumea" izeneko argazki-erakusketa izango da Jalgi Kafe-Antzokian, Mundu Bat elkarteak utzitako materialarekin.

Amaitzeko, Arrutik gogorarazi zuen Oporrak Bakean proiektuaren barruan Lasarte-Oriako 8 familia behar direla udarako, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrak etxean hartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hau bisita daiteke: http://www.lasarte-oria.eus/eu/-/oporrak-bakean-izan-harrera-familia
 

Adierazpena deskargatu

Adierazpena [pdf]