Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Aktualitatea

Atzealdea

Martxoko agenda kulturala

Martxoa askotariko programazioarekin datorkigu: zinemak, teatroak, erakusketek, musikak, dantzak eta hitzaldiek beteko dituzte Lasarte-Oriako kultura-guneak. Martxoaren 8a izango da hilabetearen ardatz nagusietako bat.

2018·02·28

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak berriz ere hilabeteko protagonistak izango dira.

Martxoaren 8an Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Emakumeen Zentro Zibikoak gaiari buruzko kartelen erakusketa antolatu du. Erakusketa hilaren 5an, 6an eta 7an ikusi ahalko da Zentro Zibikoan. Hilaren 6an Feminismo erromaniari buruzko hitzaldia izango da. Hilaren 9an, Gaztelekuan, berdintasunari buruzko Sala de Escape, eta teatro amateurreko ¡Uff, qué familia! antzezlana Lan eta Lan Antzerki Taldearen eskutik. Hilaren 10ean, Okendo plazan, III Berdintasunaz Blai Zumbako Maratoia. Ekitaldiak hilaren 15ean amaituko dira, Itziar Sáez de Ojer ipuin-kontariarekin.

Nabarmentzeko beste ospakizun bat Erketz Euskal Dantza Taldearen 50. urteurrena da. Horren harira, Erketzen Ondarea: 50 urte, ehun jantzi ikuskizuna eskainiko du.

Gazteentzako emantzipazioko ikastaroaren barruan, Gaztelekuak Nola prestatu curriculuma eta laneko elkarrizketa hitzaldia eskainiko du.

Martxoaren 3an, Glu-Glu konpainiaren Alizia lurralde miresgarrian euskarazko obraz gozatu ahalko dugu. Hilaren 23an, Hika Antzerki Taldeak Txarriboda antzezlana emango du euskaraz. Hilaren 25ean, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Kukuka Antzerki eta Dantza Taldearen txanda izango da.

Hil honetan, haurrentzako zinemak martxoaren 4an Oihaneko Koadrilla filma ekarriko du, euskaraz. Hilaren 11n Salvando al Reino proiektatuko da, martxoaren 18an El Señor de los Anillos, eta 25ean El Reino de las Ranas: Misión en el Ártico.

Helduentzako zinemak martxoaren 4an Thi Mai: rumbo a Vietnam eskainiko du, hilaren 11n Tres anuncios en las afueras, 18an Errementari, eta 26an Los archivos del Pentágono.

Okendo zine-forumak, berriz, hilaren 2an Tres anuncios en las afueras proposatzen digu, jatorrizko bertsioan, eta 16an Errementari, euskaraz.

Eta Bertsio Digitalean, hilaren 14an Pucciniren Madama Butterfly operaz gozatu ahalko dugu.