Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Martxoko agenda kulturala

Martxoaren 8ko jarduerak eta VIII. Musika-Astea, hilabete honetako protagonista nagusiak

2020·03·03

Hilaren 6an hasiko dugu hilabetea, Makelur Antzerki Taldearen “Pase lo que pase… llegamos” antzezlan amateurrarekin. Eta hilaren 7an, haurrentzako antzerkia: Teatro Paraíso konpainiaren "Gizon zoriontsuaren alkandora".

Hil honetan, haurrentzako zinemak martxoaren 8an Jumanji: Siguiente nivel filma ekarriko du. Hilaren 15ean Boonie Bears: Abentura Historiaurrean filma (euskaraz) proiektatuko da, eta 22an Las aventuras del Doctor Dolittle.

Helduentzako zinemak martxoaren 8an Mujercitas eskainiko du, hilaren 15ean Cholitas, eta 22an El escándalo (Bombshell).

Okendo zine-forumak hilaren 13an Sorry we missed you (JBGA) proposatzen digu eta 27an Ema (EBEA) (JBGA). Eta JBGA Bertsio Digitalean, hilaren 11n Benjamin Brittenen “Billy Budd” operaz gozatu ahalko dugu Madrilgo errege-antzokian.

Hilaren 17an, liburutegi munizipalean, irakurketa-kluba, hilero 3. asteartean bezala.

VIII. Musika-Astean, Danok Kideren eskutik, martxoaren 27an, Kamerata Oiassoren kontzertuaz gozatu ahalko dugu, non Purcellen, Waltonen, Elgarren eta Holsten obrak entzungo baititugu. Hilaren 28an Los gavilanes zarzuelaren txanda izango da, Sasibill elkarte lirikoaren eskutik. Eta hilaren 29an Anne Etchegoyenen kontzertua, Les voix Basques koruarekin batera: lau kantari profesionalek osatutako euskal koru gaztea. Emakumea ohoratzeko ikuspuntu fresko bat, aurrekaririk gabea.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.