Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Martxoko Agenda Kulturala

Martxoa jardueraz beteta datorkigu, Inauteriekin hasiz eta programazio bariatu batekin jarraituz: zinema, antzerkia, erakusketak, musika eta dantza. VII. Musika-Astea eta martxoaren 8a protagonista handiak izango dira hilabete honetan.

2019·03·01

Inauteriak

Inauterien barruan, hilaren 2an goizez mozorro-lehiaketa egingo da eta arratsaldez konpartsa eta karrozen desfilearen una izango da.

Martxoaren 8a

Martxoaren 8an Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Emakumeen Zentro Zibikoak hainbat jarduera antolatu ditu:

  • Gaiari buruzko kartel-erakusketa bat ikusi ahalko da martxoaren 6ra arte Zentro Zibikoan; martxoaren 4tik 15era, berriz, Ruta por el empoderamiento erakusketa izango dugu.
  • Martxoaren 7an, 5 urtetik gorako haurrentzat Emakume paregabeak eta berdintasuna ipuin-kontaketa eta helduentzat El sexo débil ha hecho gimnasia! antzerkia.
  • Egun berean, 21:30ean afari herrikoia Abend jatetxean (inskripzioak emakume-zentroan).
  • Martxoaren 8an 12:00etan elkarretaratzea Okendo plazan.
  • Martxoaren 9an Zumbako IV. Maratoia Okendo plazan. Hilaren 10ean, Jeunne Femme filma (JBGA). Hilaren 12an, Eidabe teatro-taldearen eskutik, Mari eta gaileta fabrika obra haurrentzat.
  • Amaitzeko, martxoaren 15ean, nerabeekin martxoaren 8aren inguruko solasaldia eta Bazen behin clown taldearen Sexijentziak askatuz antzezlana.

VII. Musika-Astea

VII. Musika-Astea Danok Kideren eskutik, eta bertsio originalean, martxoaren 13an, Andrea Chenier operaz gozatu ahalko dugu José Carrerasekin Milango La Scala antzokian. Martxoaren 14an Txanbela Otxoteak jardungo du euskal musika tradizionaleko errepertorio batekin, hilaren 15ean Demode Quartet epa txiki arituko da (euskaraz) eta 16an Sasibil elkarte lirikoaren Katiuska zarzuela izango da. Eta, XIV. Musika-Topaketen barruan, “Easo kapera gregorianistak” eta Ana Belen Garcíak organoan eliz musika eskainiko dute.

Erakusketak

Gainerako jardueretan, erakusketa hauek izango ditugu: Brancussi akademiako ikasle beteranoena hilaren 1etik 8ra, eta Severiano Iglesias, Villabonako artista bat, martxoaren 22tik apirilaren 14ra, biak ere Antonio Mercero erakusketa-aretoan.

Antzerkia

Martxoaren 9an helduentzako antzerki-saio bat izango dugu Kulturetxean. ATX Teatroa konpainiak 7ak bat antzezlana eskainiko du. Eta hilaren 27an teatroaz gozatu ahalko dugu kaleetan, Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolaren eskutik.

Zinema

Hil honetan, haurrentzako zinemak martxoaren 3an Mi vecino Totoro ekarriko du. Hilaren 10ean La gran aventura de los Lunnis y el libro mágico, 17an La lego película 2 (euskaraz), 24an Las aventuras del pequeño Colón eta, amaitzeko, 31n Mirai, mi hermana pequeña.

Helduentzako zinemak martxoaren 3an El blues de Beale Street eskainiko du, hilaren 10ean Jeunne Femme (JBGA). Hilaren 17an Green Book oskarduna, 24an The old man and the gun, eta 31n Dantza.

Okendo zine-forumak hilaren 15ean Lazzaro Felice (JBGA) proposatzen digu, eta 29an Dantza.

Beste jarduera batzuk

Martxoaren 23an, Aterpeak moda-desfile batez gozaraziko digu auditorioan.

Bukatzeko, hilaren 30ean Adinkidek musika-festibal bat eskainiko digu auditorioan Getaria Bandarekin, Alboka Abesbatzarekin eta L.O. Danborradarekin.