Martxoaren 8rako kartelen proposamenak aurkezteko epea ireki da
2021·02·02
12 eta 17 urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.
Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute inprimatua: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres
Kartela lantzeko teknika erabat librea da. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumearen zentroan martxoaren 1etik 9ra erakutsiko dira. Bertan, lanak, bozkatu ahal izango dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da 2. eta 3. saria hautatzeko.
Kartel irabazlea epaimahi batek erabakiko du: Lasarte-Oriako Udaleko berdintasun teknikari, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta gaian adituek aukeratuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.
Irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.
Deskargatu oinarriak
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.