Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Martxoaren 8a, “Emakumeen nazioarteko eguna”

Martxoaren 8aren kariaz antolatutako ekitaldiak gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna erreibindikatzeko okasioa izango dira. Udalak jarduerak antolatu ditu astebetean zehar

2020·02·25

Agustín Valdivia alkateak, zerbitzu sozialetako zinegotziarekin eta buruarekin, kulturako zinegotziarekin eta Emakumeen Zentroko langileekin batera, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiak aurkeztu ditu.

Valdiviak adierazi duenez, martxoaren 8a emakumearen eguna bada ere, urteko egun guztietan jarraitu behar da borrokan emakumeen eta gizonen arteko arrakala behin betiko desager dadin, eta, horretarako, beharrezkoa da gizarte osoak parte hartzea.

Lourdes Acevedo zerbitzu sozialeko zinegotziak aletu zuen antolatutako programa, adin guztietako herritarrei zuzendua dagoena:

Otsailaren 24tik martxoaren 4ra

Martxoaren 8ko kartel-lehiaketako lanen erakusketa. Herritarrek 2021eko Martxoaren 8aren irudia izango den kartela bozkatzeko aukera dute.

Sexuen Elkarbizitzarako Emakume-Zentroan, 17:00etatik 19:30era bitartean.

Martxoaren 3an, asteartearekin, 18.00etan

Haurrentzako ipuin-kontaria (3-8 urte), “Teresa printzesa morea”, Kulturetxeko liburutegian.

Martxoaren 4an, asteazkenarekin, 18.00etan

Kartel-lehiaketako sarien banaketa Sexuen Elkarbizitzarako Emakume-Zentroan..

Martxoaren 6an, ostiralarekin

  • 18:00etan, “Berdintasunerako prest?” ginkana, 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendua, Gaztelekuan.
  • 19:30ean, helduentzako antzerkia: “Pase lo que pase llegamos”

Kulturetxean.

Sarrera: 3 €.

Antzerki-taldea: Makelur

  • 21:30ean, afari herrikoia Abend jatetxean. (Izen-ematea Sexuen Elkarbizitzarako Emakume-Zentroan).

Martxoaren 7an, larunbatarekin, 10:30 – 13:00

V. zumba-maratoia.

Okendo plazan.

(Euria egiten badu Loidibarreneko Frontoian egingo da)

Martxoaren 8an, igandearekin

  • 12:00etan, elkarretaratzea Okendo plazan
  • 12:20an, “Emakume zuzendarien lanak” kontzertua Zero Sette akordeoi-taldearen eskutik. Antonio Mercero guneko erakusketa-aretoan.

Martxoaren 11n, asteazkenarekin

  • 10:30ean, haurrentzako antzerkia: “Meri, Mari eta Lari”. Kulturetxean.
  • 18:00etan, berdintasunari buruzko gaiak lantzeko bideo-foruma, “Biyak bat” pertsona erretiratuen elkartean.

Martxoaren 14an, larunbatarekin, 19:00etan

“Bilboko Gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko festibaleko” Zinegoak film laburren proiekzioa. Kulturetxean.

Sarrera: 5,50 €

Herritarrentzako gonbidapenak Zerbitzu Sozialetan eta Sexuen Elkarbizitzarako Emakume-Zentroan (daudenak ahitu arte)

Martxoaren 15ean, igandearekin, 19:30ean

“Las Cholitas” filmaren proiekzioa. Kulturetxean.

Sarrera: 5,50 €

Acevedok halaber aipatu zuen Oriarte institutuarekin elkarlanean institutuko patioa pintatuko dutela, gune hori berdintasunaren gaia balio gisa lantzeko erabiltzeari begira.

Maite Iglesias kulturako zinegotziak, berriz, gogorarazi zuen kartel-lehiaketa irabazten duena izango dela datorren urteko martxoaren 8ko ekitaldien berri emateko erabiliko dena. Zero Setteri eta maratoian parte hartzen duten kiroldegiko zumba-irakasleei ere beren lankidetza eskertu zien, aurtengo jardueretan parte hartzeagatik.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]

 

Zinegoak laburmetraien programa deskargatu

Zinegoak laburmetraien programa [pdf]


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.