Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Martxan da Lasarte-Oriako Udalaren webgune berria

erabilgarri dagoenak, bateratu egin ditu lehendik zeudenak, haien estruktura eta diseinua modernizatuta. Udalaren informazioa eta zerbitzuak biltzen dituen webgune honek irisgarritasunari buruzko egungo araudia betetzen du

2018·09·25

Udalaren webgune berria Jesus Zaballos alkateak aurkeztu zuen, Lourdes Acevedo arloko zinegotzia, kabineteburua eta informatikako teknikari munizipala lagun zituela. Webgune honek lehendik zeuden webgune munizipalak bateratzen ditu, haien estruktura eta diseinua modernizatuta, eta irisgarritasunari buruzko Europako araudia betetzen du.

Webgune berria Adimeda enpresari haren prestaketa 15.488 euroan kontratatzearen emaitza da, Diputazioak Gipuzkoako udalen eskura jartzen duen erremintara moldatua. Haren diseinua bat dator udalaren gaur egungo irudi grafikoarekin, eta irisgarritasunaren arloko Europako araudiari egokituta dago, ahalik eta herritar gehienengana irits dadin bilatuz.

Webgunea, gainera, responsive da; alegia, hara iristeko erabiltzen den ekipora moldatzen da. Alkatetzatik jabetzen dira gero eta ohikoagoa dela jendea webgunera mobilaren eta tableta baten bitartez sartzea, eta, beraz, beharrezkoa zela errealitate horretara egokitzea.

Herritarrek beren etxeetatik edo beren telefonoetatik eskuratu ahalko dituzten informazio, zerbitzu eta dokumentu guztiak biltzen ditu webguneak. Udalak gaur egun on-line eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko atea ere bada.

Gardentasunari eta herritarren partaidetzari buruzko informazioaren presentzia indartu egin da, hartara iristeko bide hobe bat irekita. Albisteei eta agendari buruzko atala ere hobetu egin da, orain ikusgarriagoak eta osatuagoak direlarik.

Beste berritasun bat da udalbatzako kide bakoitzaren informaziorako sarbidea (curriculuma eta ondasunen deklarazioa) edo alkatearen agenda eta udalarekin eta haren arloekin komunikatzeko kanalen hobekuntza.

Zaballosek webgunean barrena nabigatzera gonbidatu zituen herritarrak, menu zabal baten bitartez haren ataletako bakoitzarekin ohituz joan daitezen.