Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Maiatzeko kultur agenda

Maiatzeko kultur agenda IX. Musika Asteak markatua

2021·05·01

Kontzertua: Eñaut Elorrieta

Hilaren 28an, Kultur Etxeko auditorioan, Eñaut Elorrieta: Irteera argiak kontzertua.

Irteera argiak, oso gazte zela eszenatokira lehen aldiz igo zenetik artista erakusten ari den bilakaeraren emaitza da. Proiektu bakoitzean beste pauso bat ematea eta etapak gainditzea lortu du. Aurrera egiten ikusi dugu beti, bere talentuari eta erabakigarritasunari esker, sorkuntzan, interpretazioan, eszenan jartzean eta, batez ere, ikus-entzuleengana proiektatzen duen pertzepzioan.

Zuzenean, ikus-entzuleek, Eñaut Elorrietak bere lan berri atsegin, zintzo eta, neurri handian, hunkitzailerako idatzi dituen abesti berrien zapore helduaz eta sentimentalaz gozatzeko aukera dute. Irteera argiak lanaren beste musika ikuspegi bat oparitzeko, oso emanaldi berezian.

Antzerkia

  • Antzerki familiarra: hilaren 29an “Ezinezkoaren logika” Hodei Magoa konpainiarena.
  • Helduentzako antzerkia: hilaren 21ean  “Esnatu naiz” Kabareta konpainiarena

Zinema

  • Haurrentzako zinema: hilaren 2an “Tess eta ni” eta 23an “Tom eta Jerry”.
  • Helduentzako zinema: hilaren 16an “Nomadland” eta 30ean “Una joven prometedora”.
  • Okendo zine-forum: hilaren 14an: “Otra ronda (Druk)” (JBGA)

IX. Musika Astea

  • Maiatzaren 5ean, 18:00etan. Opera digitala: Macbeth, Giuseppe Verdirena. Londresko Royal Opera Housen bertsioan.
  • Maiatzaren 7an, 19:00etan.: Oiasso Kamerata: Con aire de tango
  • Maiatzaren 8an, 18:30etan. Opera: Agrupación Lírica Sasibil: Marina
  • Maiatzaren 9an, 19:00etan.: Thierry Biscary: Muda

IX. aste musikalaren informazio gehiago hurrengo estekan: http://www.lasarte-oria.eus/eu/-/lasarte-oriako-ix-musika-astea

 

Agenda deskargatu

Maiatzeko agenda kulturala [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.