Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Maiatzeko agenda kulturala

Maiatza askotariko programazioarekin datorkigu, baina batez ere musika eta dantza askorekin, Lasarte-Oriako kultura-guneak beteko baitituzte

2019·04·30

Hila Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuz hasiko dugu, eta maiatzaren 1ean Okendo Plazan Kukuka, Erketz, Zambra eta Muxikoak taldeez gozatzeko aukera izango dugu.

Hilaren 3an, XV. dantza-zirkuituaren barruan, Logela & Circle of Trust konpainiaren Nagare obra izango dugu.

Txikienek maiatzaren 11n primeran pasatzeko aukera izango dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua teatroarekin.

Maiatzaren 13tik 17ra, Karmelo Oñatek mendiko kirolean oinarrituta egindako marrazkien erakusketa.

Hilaren 16an eta 17an Udaltop izango da, Euskal Herriko udaletako euskara-zerbitzu munizipalen topaketa.

Hilaren 17an ere, Aniztasunetik Askatasunera ekitaldira joateko aukera izango dugu, non hainbat artistak parte hartuko baitute, gai nagusia transgeneroa izanik.

Hilaren 18an, Okendon musika-saioa talde hauekin: Master Class Zumba, Dinbi Banda, Anita Parker eta Markeliñe DJ.

Hilaren 17an eta 18an, urtero bezala, Aterpearekin Udaberriko Festa ospatuko dugu herriko kaleetan barrena.

Bertsolaritzak maiatzaren 18an izango du bere tartea, Ttakun K.E.ren eskutik. Partaideak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Maddi Labaka izango dira.

Bestalde, Erketz Euskal Dantza Taldeak maiatzaren 25ean V. Dantzari Eguna eskainiko du, eta 26an XXXI. Dantzari Txiki Egunaren txanda izango da, haur dantzarien taldeak gure herriko auzoetan eta Okendo plazan dantzatuko direlarik.

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, maiatzaren 9an Giacomo Pucciniren Manon opera eskainiko da, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokian egindako saioa proiektatuz.

Eta, hilabetea eta zinema-denboraldia amaitzeko, honako film hauek proiektatuko dira Kulturetxean:

  • Maiatzaren 5ean: Cómo entrenar a tu dragon 3 (haurrentzako zinema).
  • Maiatzaren 5ean: Mula (helduentzako zinema).
  • Maiatzaren 10ean: Another day of life (JBGA) Okendo zine-forumaren eskutik.
 

Agenda deskargatu

Maiatzako Agenda Kulturala [pdf]