Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuak zabalik
2020·06·12
Instalazioak ordubeteko tarteetan erabiliko dira. Espazioen edukiera murriztu egin da erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko (pertsona bat kale bakoitzeko ontzi handian eta bi pertsona ontzi txikian). Igerileku txikiaren kasuan, etxebizitza berean bizi diren hiru pertsona arteko familia-unitateei sartzeko baimena emango zaie.
Sorosleak gainbegiratuko du bainularien kopurua eta instalazioen erabilera-baldintzak betetzen diren, horietarako ezarritako segurtasun-neurrien arabera.
Aldagelen eta armairuen erabilera ere baldintzatuta egongo da: edukiera murriztua, erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia, objekturik eta eskuoihalik ez partekatzea, bainujantzia, eskuoihala eta txankletak (instalazioan nahitaez erabili beharrekoak) etxean garbitzea. Igerilekurako sarbidean nahitaez igaro beharreko dutxak bakarrik egongo dira erabilgarri.
Abonua aktibo duten pertsonek soilik izango dute instalazioetarako sarbidea. Erabilera hitzartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da (ez aurrez aurre), kiroldegiko telefonora deituta (943 376182), eta erabiltzaileak honako datu hauek adierazi beharko ditu: izena eta abizenak, abonatutako udalerria, adina eta telefono-zenbakia.
Pertsona bakoitzak astean gehienez bi saio erreserbatu ahal izango ditu.
Erabiltzaileak nahitaez sartu beharko dira instalazioetara maskara batekin.
Oso garrantzitsua da erabiltzaileek, instalazioetara sartu eta horiek erabiltzen dituztenean, segurtasun-neurriak zorrotz betetzea (sarreran eskuak gela hidroalkoholikoarekin garbitzea, bi metroko pertsonen arteko gutxieneko distantzia zaintzea, erabiltzaileen arteko gurutzaketak saihestea) eta transmititzen zaizkien erabilera-jarraibideak betetzea (sarbideak, irteerak eta instalazioetako zirkulazioa).COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.