Lortu zure Lasarte-Oriako bandera!
2019·06·15
Gure herriko kide izatearen sentimendua sustatzeko eta festa-giroa indartzeko asmoz, Udalak herriko banderak banatuko ditu, San Pedro jaietan balkoietan esekitzeko.
Bandera horietako bat eskuratzeko modua honela izango da:
Ekainaren 14tik 20ra bitartean, bi egunak barne, modu hauetako batean eskatu ahalko dira:
- Udalaren webgunean dagoen formularioa (word) betez eta posta elektronikoz helbide honetara bidaliz: banderak@lasarteoriasarean.eu.
- Udalaren webgunean (lasarte-oria.eus) dagoen formularioa (word) betez eta, inprimatuta, kulturetxean entregatuz jendaurreko ordutegian.
- Bete beharreko inprimakia kulturetxean eskatuz jendaurreko ordutegian eta, behin betetakoan, leku berean entregatuz.
Eskaerak entregatzeko epea amaituta banderak baino eskaera gehiago baleude, jendaurreko zozketa egingo litzateke ekainaren 21ean, 12:00etan, Kulturetxean.
Bandera egokitu zaien herritarrei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie zein egunetan jaso behar duten, eta eskatzailearen titulartasuna DNI bidez akreditatu beharko da.
Gehienez ere bandera bat banatuko da etxebizitza bakoitzeko.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.