Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lortu zure B@kQ gakoa udal-tramiteak egiteko

Ba al zenekien zure B@kQ gakoarekin Internet bidez hainbat izapide egin ditzakezula Udalarekin urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetatik edozeinetan? Eta doakoa da!

2020·12·07

Bakq-ek (“baku”) aukera ematen du administrazio publikoen hainbat zerbitzutan (Udala, Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza…) online kontsultak eta tramiteak egiteko, bai eta erroldaren ziurtagiriak, sarrera-erregistroa, tasen eta zergen ordainagiriak kontsultatzeko, Osakidetzako osasun-karpetara sartzeko eta abarrerako izapideak egiteko ere.

Ziurtagiri hau NAN Elektronikoa, IZENPE eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartzen da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta telefono mugikorrean erabil daiteke edozein sistema operatibotan, eta ezer instalatu gabe.

BakQ identifikazio eta sinadura elektronikorako baliabide bat da, eta identifikatzaile batez eta auto-identifikatzeko bi faktorez osatuta dago:

  • Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
  • Pasahitza (8 karaktere)
  • Koordenatu batzuk (16 posizio)

Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen!

BakQ udaletxean eska dezakezu, aurrez hitzordua eskatuta, 943 37 60 55 telefonoan.

Ziurtagiri kualifikatua denez, aurrez aurreko identifikazioa behar da. Gaztelekuko KZGunean (943 02 36 60) edo Osasun Zentroan (943 00 79 60) ere eska dezakezu.

 

Nola jaulkitzen eta aktibatzen da BakQ?

Eskaera osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko zaizu. Posta horretan koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesurako esteka bat jasoko dituzu.

Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da: SMS bat jasoko duzu pasahitz batekin, erraz gogoratuko duzun beste pasahitz batekin aldatu beharko duzuna.

Zure datu pertsonalak egiaztatu, eta BakQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartu beharko dira.

Lehen kautotzea edo identifikazioa egingo da, hodeian dagoen sinadura-ziurtagiria jaulki ahal izateko. Eta honekin, BakQ prest egongo da nahi duzun online harremanetan kautotzeko eta sinatzeko.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune honetan kontsulta dezakezu:

https://www.izenpe.eus/iee/eu/bakq.shtml


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.