Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lizitazioan da A-27 HIE eremuan Basaundi Bailara urbanizatzeko obra

Martxan da A-27 HIE eremuan Basaundi Bailara urbanizatzeko obraren lizitazioa. Abuztuaren 2ko ostegunean ireki zen eskaintzak aurkezteko epea. Aurkezteko azken eguna irailaren 7a izango da.

2018·08·10

Lizitazioko prezioa 1.820.588,07 eurokoa da, BEZa barne. Kontratuaren prezioa Aurrekontu Orokorrean horretarako dagoen hainbat urterako kontu-sailaren kargura finantzatuko da.

Obrak aurten hasiko dira eta 9 hilabete iraungo dute. Interbentzio intentsu bat inplikatuko dute inguru guztian, auzoko irisgarritasuna nabarmen hobetuko baita eta azpiegiturak berritu egingo baitira, gaur egungo aireko kableak lurperatuz.

Proiektuak irisgarritasun hobea ezartzen du, espaloiek, arrapalek eta oinezko eremuek araudia errespetatuko baitute zabalerari eta maldei dagokienez.

Auzoaren barrualdea oinezkoentzat izango da, aisiarako eta ariketa fisikorako erabilera publikoko eremuak izango dituelarik. Horretarako, hiru barne-plaza sortuko dira, zoladura “dena maila berean” izango da, eta aparkamendua eta trafikoa kanpoaldeko zonetarako utziko da.

Haur-jolasen zona bat, ariketa kardiobaskularrerako makinen eremu bat eta bizikletentzako bi aparkaleku instalatuko dira. Lizitazioan, proiektuak haur-jolasen estalki bat eta komun publiko bat aurreikusten ditu hobekuntza posible moduan.

Proiektua lantzeko, parte-hartzezko prozesu bat egin zen, eta herritarrek, auzoko arazoei buruz duten iritzia eman ahal izateaz gain, etorkizuneko berrurbanizaziorako proposamenak eskaini ahal izan zituzten auzo-ereduaz, eremuen erabilerez eta eskaini beharreko zerbitzuez.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.