LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldiak
2019·05·08
Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna 2004an sortu zen, pertsona lesbianek, homosexualek, bisexualek, transexualek, intersexualek eta bestelako orientazio sexualak eta generoaren eta sexuaren identitate eta espresio bereziak dituzten gainerako pertsonek jasaten duten bortizkeriari eta diskriminazioari buruz ohartarazteko.
Maiatzaren 17ko eguna bereziki aukeratua izan zen, Osasunaren Munduko Erakundeak homosexualitatea nahasmendu mental gisa ez sailkatzeko hartutako erabakia ospatzeko.
Hori dela eta, Lasarte-Oriako Udalak, zenbait elkarterekin elkarlanean (Mugen Gainetik eta Gehitu), hainbat jarduera antolatu ditu. Viñetas de Tortas y Bollos komikiaren aurkezpenak eman die hasiera jarduera horiei. Emakumezko egile desberdinen (5 latinoamerikar eta 5 espainiar) 10 istorio biltzen ditu komiki honek, zeinetan erakutsi nahi baita zer den emakume lesbiana bat izatea zenbait herrialdetan, hala nola Brasilen, Perun, Txilen eta Argentinan, bai eta gure ingurune hurbilenean ere.
Maiatzaren 14an Käffka antzezlana eskainiko da, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua. Antzezlana Kulturetxeko auditorioan ikusi ahalko da, goizeko 11:00etan.
Maiatzaren 17an Maitasunez, Mésame emanaldia (poemak, kantuak, hausnarketa, dantza) eskainiko da Kulturetxeko auditorioan, arratsaldeko 19:00etan.
Gazte-jendeari zuzendutako bi tailerrek emango die amaiera jarduerei: maiatzaren 24an sexu-dibertsitateari buruzko tailerra egingo da, eta maiatzaren 31n emozioen kudeaketari buruzkoa izango da tailerra. Bi jarduerak Gaztelekuan egingo dira 18:00etan.
Amaitzeko, ekainaren 7an, Trasn-formatzen dokumentala eskainiko da 19:00etan Kulturetxeko auditorioan; zeinek pertsona transexualen errealitateari hurbilduko gaituen.
Jardueren aurrekontua 5.000 eurokoa da, eta horrekin ordainduko da banatuko diren materialen (eskumuturrekoak, kondoiak, globoak, ostalaritzarako ahozapiak) eta antzezlanaren kostua. Globoek eta ahozapiek honelako leloak izango dituzte: Ligoteo sanoa bai!, Aniztasun sexualaren alde! Harrotasunez LGTBI+, Emakumea=Gizona, Ez ezetz da!
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.