Leku Guztietan Kultura kanpainako emanaldi berriak
2019·06·12
Ramon Ormazabal Aterpeako lehendakariak, Lasarte-Oriako alkate Jesús Zaballosekin batera, ekain honetan Leku Guztietan Kultura kanpainaren barruan gozatu ahalko ditugun bi emanaldiak aurkeztu zituen. Ormazabalek iragarri zuen uztailean ere emanaldi gehiago izango direla, eta haien berri emango dela.
Lehenbizikoa ekainaren 20an izango da, Goikalen, eta han Sin Fronteras taldeak erritmo latinoen eta cumbia folklorikoaren fusioarekin dantzaraziko gaitu.
Bigarren emanaldia ekainaren 21ean izango da, Okendo plazan, eta fantasia errealitatearekin nahasten den mundu batera eramango gaitu, Eriz Magoaren eskutik, haren magia-ikuskizunaren bidez.
Bi emanaldiak 19:00etatik 20:00etara izango dira.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.