Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Emakume batek jasandako sexu-erasoa dela eta Adierazpen Instituzionala

Udalak Lasarte-Oriako emakume batek jasandako sexu-erasoa erabat arbuiatzen eta gaitzesten duela deklaratzen du. Bat egiten du gaur arratsaldeko 19:00etan Okendo plazan deitutako kontzentrazioarekin

2018·10·08

Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, larunbat gauean gure herrian emakume batek jasandako sexu-erasoa dela eta, honako adierazpen instituzional hau onetsi du:

  1. Larunbat goizaldean Lasarte-Oriako jarduera batean emakume batek jasandako sexu-erasoa erabat arbuiatzen eta gaitzesten duela deklaratzen du, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzearekin duen konpromisoa adierazten du. Horrelako erasoek erakusten digute administrazio publikoek nahiz gizarteak oraindik lan asko egin behar dugula bortizkeria matxista eta generozko desberdintasunerako jarrerak errotik desagerrarazteko.
  2. Bere babesa eta elkartasuna adierazten dio eraso tamalgarri hori jasan duen emakumeari, bai eta haren senitartekoei eta hurbilekoenei ere. Erasotzaileen aurrean biktimak izandako jarrera balioetsi nahi du, emakumeen autodefentsaren eta ahalduntzearen adibide bat baita.
Bat egiten du herriko mugimendu feministak gaur astelehenerako, urriak 8, arratsaldeko 19:00etan Lasarte-Oriako Okendo plazan deitutako kontzentrazioarekin, eta herritarrei bertan parte hartzeko eskaria egiten die.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.