Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalaren informazioa koronabirusaren pandemiaren aurrean: Ordainketak geroratzea

Lasarte-Oriako Udalak zerga-arloko hainbat neurri hartu ditu, udalak emandako zerbitzuengatik ordaindu beharreko zenbait tasa eta zergaren kobrantzak geroratuz, horien kobrantza datozen hilabeteetarako aurreikusita zegoen kasuetan.

2020·03·18

COVID-19 birusaren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri ezohikoei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege-Dekretu Legea indarrean sartzeak salbuespenezko zenbait neurri hartzera garamatza tributuen arloan epeak eteteko prozedurei dagokienez, bai eta horiek malguago bihurtzera ere, herritarrei, ahal den neurrian, bizi dugun egoera larri honi aurre egiten laguntzeko.

Neurri horietako asko, hartzen zailak direnak, behar adina baliabide ekonomiko eduki ahal izatearen beharrak ere baldintzatzen ditu, etorkizun hurbilean ekonomia lokala suspertzeko premiei aurre egin ahal izateko, bai eta ahuleziazko egoera batera halabeharrez bideratuta dauden pertsonen estaldurari ere.

Honako neurri hauek hartu dira:

  1. Kobrantza-aldia gaur egun abian duten prozeduren kasurako, zorra pagatzeko epearen muga-eguna (erreziboak, likidazioak, isunak, zatikatzeak, geroratzeak, etab.) 2020ko maiatzaren 31ra arte atzeratuko da.
  2. Behin osasun-alarmako egoera ezeztatu ondoren sortzen eta aktibatzen diren likidazio guztietarako, zorrak pagatzeko epea 2020ko ekainaren 30era arte atzeratuko da, baldin eta pagatzeko muga-eguna data hori bera edo lehenagokoa bada.
  3. Udalak antolatzen dituen ikastaroetan ematen diren zerbitzuengatik (Dantza-eskola, Euskaltegia, Musika-eskola, Estimazio kognitiboa, Zentro Zibikoa, Kultura, Gazteria eta Kirolak) sortzen diren edo sortu diren erreziboen kasurako, horiek kobratzeko baldintza izango da zerbitzua hilabete natural batez benetan eman izatea, eta errezibo horien kobrantza eten egingo da osasun-alarmako egoera aktibatuta dagoen bitartean.
  4. Ematen diren gainerako zerbitzuetarako (Kontentu, Etxeko Laguntza, Etxebizitza Tutelatuak…), zerbitzua benetan ematearen baldintzapean egongo da haiek kobratzea, osasun-alarmako egoera aktibatuta dagoen bitartean.
  5. Zaborren erroldari dagozkion erreziboen kasurako, datorren apirilaren 1ean hasita kobratzekoak direnak pagatzeko epea 2020ko uztailaren 30era arte atzeratuko da.
  6. OHZren erroldari dagozkion erreziboen kasurako, kobrantza-aldia irailaren 1etik hasi eta urriaren 31ra arte atzeratuko da.
  7. Bere horretan mantenduko dira uraren eta estolderiaren erroldari buruzko erreziboak kobratzeko egutegiak eta epeak.
Aurreko paragrafoetan xedatutakoaren ondorioz bidegabeko diru-sarrerengatik sortzen diren diru-itzulketak 2020ko ekitaldi honetan zehar gauzatuko dira.