Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalaren informazioa koronabirusaren pandemiaren aurrean: Hiritak, instituzio eta enpresei eskerrak.

Lasarte-Oriako alkateak, Agustin Valdiviak, eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, langileei, erakundeei eta enpresei zailtasuneko une hauetan duten konpromisoagatik.

2020·03·20

Alkateak lasarteoriatarren ahalegina eta konpromisoa aitortu nahi ditu, salbuespenak salbuespen, Alarmako Erreal Dekretua betetzen ari baitira. Eredugarria da milaka lasarteoriatarren jokabidea, haien ahaleginarekin koronabirusak sortutako pandemiaren aurkako borrokan laguntzen ari baitira.

Era berean, segurtasun indarrei eta, zehazki, udaltzainei euren lana eskertu die. Lan korapilatsua haiena, non pedagogia eta salbuespenezko neurri horiek betetzeko exijentzia uztartzen jakin behar den.

Eskerrak eman nahi dizkiegu FCC edo Valorizako garbiketa-kontratetako langileei, udal, osasun edo egoitza-instalazioak eta haien inguruak garbi eta desinfektatuta mantentzen ari baitituzte.

Osasun-langileen kolektiboari errekonozimendu berezia. Haien lana funtsezkoa da pandemia hau gainditzeko; lan hori, batzuetan, arriskutsua da beren osasunarentzat, erizain baten heriotzak erakusten duen bezala. Gure anbulatorioak herritarrekin duen konpromisoa aitortzea, zainketa aringarriak, mendekotasuna edo gaixotasun onkologikoak dituzten pertsonei dei eginez.

Gure esker ona Gurutze Gorriari, eta borondatez laguntza gehien behar duten pertsonei laguntzen ari direnei. Zure lana goraipagarria da.

Eskerrak eman nahi dizkie, halaber, enpresei eta bertako langileei, elkartasun-aurpegirik onena erakusten ari baitira: adibide bat Eroski da, zituen paperezko mantalak eman baititu, Lasarte-Oriako anbulatoriora eraman dituen Udaltzaingoari deituz.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.