Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalaren informazioa koronabirusaren pandemiaren aurrean: etxean artatzeko zerbitzua

Lasarte-Oriako Udalak zerbitzu bat adostu du Gurutze Gorriarekin, 65 urtetik gorako pertsonei eta/edo dependentziadunei, eta beren inguruan familiartekorik ez dutenei, janaria eta botikak erosten laguntzeko.

2020·03·16

Gaur goizean, Zerbitzu Sozialetako arduradunak Gurutze Gorriarekin bildu dira, etxetik atera ezin direlako janarien edo botiken erosketa egin ezin duten 65 urtetik gorako pertsonen edo dependentziadunen kasuetan jarduteko protokolo bat ezartzeko. Zerbitzu hori behar duten pertsonek ezingo dute familiarik izan Lasarte-Orian, eta ezingo dira Etxean Laguntzeko Zerbitzuaren (ELZ) erabiltzaileak izan.

Prozedura honako hau da:

  1. Zerbitzu hori behar duen pertsonak Udaleko Zerbitzu Sozialetara deitu beharko du (943.37.61.79), eta han langile sozial batek hartuko dizkio datuak.
  2. Langile sozialak kasua baloratuko du eta, onartuz gero, Gurutze Gorriari pasatuko dizkio datuak.
  3. Gurutze Gorria zerbitzuaren erabiltzailearekin kontaktuan jarriko da, eta boluntario bat etxera noiz joango zaion esango dio.
  4. Gurutze Gorriko boluntarioa pertsona horren etxera joango da, eta janari eta botiken lista jasoko du, baita dirua eta osasun-txartela ere, behar izanez gero.
  5. Erosketa egindakoan, Gurutze Gorriko boluntarioak erabiltzailearen etxera eramango du eta haren ate ondoan utziko du erositakoa.

Udalak eskertu egin nahi ditu herritarrek martxan jarritako ekimenak, baina uste du Gurutze Gorriarekin lortutako akordioak hobeto berma dezakeela zerbitzua jasotzen duten pertsonen eta zerbitzu hori ematen dietenen segurtasuna, ingurune bermatzaileagoa eskainiz.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.