Lasarte-Oriako Udalaren informazioa koronabirusaren pandemiaren aurrean
2020·03·12
COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiak sorrarazi duen osasun-krisiaren ondorioz, beharrezkoa gertatzen da Lasarte-Oriako Udalak informazio eguneratua ematea hartzen dituen erabakiei buruz.
Lehenik eta behin, udalak lasaitasunerako mezua helarazi nahi die Lasarte-Oriako herritarrei, eta hedabideak baliatuko ditu aurrera eraman beharreko prebentzio-neurriak indartzeko, hartara kutsatze posibleak saihesteko.
Jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak dira:
- Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
- Adinekoen eta haurren kontrol termikoa, sintomaren bat ikusiz gero.
- Arnas arazoa edo sukarra bezalako sintomaren bat izanez gero, etxean egotea eta telefono honetara deitzea: 900.20.30.50.
- Jende-pilaketak saihestea, adineko pertsonena batez ere.
Izaera prebentiboko neurri horien helburua da populazioko kolektibo ahulenak babestea eta kutsatutako pertsonen kopuruari eustea. Hala ere, Lasarte-Oriako herritarrei lasaitasunerako mezua helaraztea berresten dugu, eta herritarrei eskatzen diegu ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.
Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:
- Osasunaren Munduko Erakundea: https://www.who.int/es/emergencies/diseases/novel-coronavirus-2019/advice-for-public/q-a-coronaviruses
- Osasun Ministerioa: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm
- Osakidetza: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/
Udalak bere eskumeneko gaietan orain artean hartutako neurriei dagokienez, eta osasun-agintariek emandako gomendioen arabera, honako hauek dira:
- Udalak emandako zerbitzuengatik ordaindu beharreko zenbait tasa eta zergaren kobrantzak geroratu dira
- Martxoko ohiko udalbatzarra bertan behera geratu da
- Ondo Ibili – Paseos saludables programa aldi baterako etetea.
- KoTenT-Tu programa aldi baterako etetea.
- Jubilatuen Etxea aldi baterako ixtea.
- Udaleko bulegoetan hartu beharreko neurriei buruzko informazio-kartelak jartzea.
- Prebentziozko neurriak hartzea Etxean Laguntzeko Zerbitzuan
Webguneko informazioa neurri berriak hartu ahala eguneratuz joango gara, eta komunikabideei ere jakinaraziko dizkiegu neurri horiek.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.