Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalak bertan behera utzi ditu 2021eko San Pedro jaiak

COVID-19aren pandemiaren ondorioz San Pedro jaiak normaltasunez ospatzeko modurik ez dagoenez gero, 2021eko San Pedro jaiak bertan behera uzteko erabaki mingarria hartu du Udalak. Festen Arloa udako jai-programa prestatzen ari da alternatiba gisa

2021·05·10

Pandemiaren ondorioz gaur egun bizi dugun osasun-egoerak ez du kalean jarduera normalizaturik egiteko aukerarik ematen, eta, ondorioz, ezin dira jaiak behar bezala ospatu. Hori dela eta, Udalak aurten San Pedro jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Hala ere, eta herriaren bizitza biziberritzeko beharraz jabetuta, ekainean eta uztailean zehar egingo diren jardueren programa prestatzen ari da Udala. Jarduerak — kontzertuak, bakarrizketak, kale-antzerkia...— era askotakoak izango dira eta mota guztietako publikoentzakoak: haurrentzakoak, gazteentzakoak eta helduentzakoak.

Jarduera guztiak osasuneko eta segurtasuneko neurriak hartuta egingo dira, jarduerak egiteko unean Lasarte-Oriak bizi duen egoerarekin bat etorriz.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.