Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalak berriz ere udalbatzar presentzialak egingo ditu

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalak berriz ere modu presentzialean egingo ditu udalbatzarrak. Osoko bilkura zuzenean emitituko da berriro, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2020·06·10

Lasarte-Oriako Udalaren iritziz, deseskalatzeko prozesuaren barruan, beharrezkoa da udalbatzarra modu presentzialean egin ahal izatea, udalerriko bizitzarako hainbesteko garrantzia duen erabaki-foroa denez gero. Horregatik, udalbatzako kideen arteko segurtasun-distantziak mantentzeko haien kokaera aldatuz, udalbatzarra bere ohiko bilkura-lekura itzuliko da.

Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. 2020ko urtarrilaren 13an, otsailaren 10ean, otsailaren 14an, martxoaren 5ean eta apirilaren 30ean egindako batzarren aktak onestea.
  2. Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AN.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren behin betiko onespena.
  3. Eskolako materiala erosteko familiei laguntzak eta Lasarte-Oriako merkataritzari babesa emateko oinarriak alatzea.
  4. Alkatetzaren 1026/2020 dekretua berrestea: Lasarte-Oriako Udalak udalerriko merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu profesionaletako establezimenduen jarduera ekonomikoa mantentzen laguntzeko emango dituen laguntza berezien oinarriak eta deialdi publikoa onestea.
  5. 2019ko urteko berankortasunari buruzko txostena.
  6. Alkatetzaren dekretu bidez onetsitako kreditu gehigarrien espedientea, COVID-19, 3/2020 zenbakiarekin identifikatua, baliozkotzea.
  7. Alkatetzaren 1030/2020 dekretuaren bidez onetsitako 2020ko egutegi fiskalaren aldaketa baliozkotzea.
  8. 2020ko Ordenantza Fiskalen aldaketa (COVID-19).
  9. 2020ko apiriletik 2021ko apirilera bitarteko Mugi tarifak onestea.
  10. Udaleko ELOP taldeak aurkeztutako mozioa, honi buruzkoa: “Maskaren derrigorrezko erabilera”.
  11. 11.Udaleko EH BILDU eta ELOP taldeek aurkeztutako adierazpen instituzionala, honi buruzkoa: “Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalen arteko elkarrizketa-esparru bat sortzea”. Udaleko PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV taldeek mozio alternatiboa aurkeztu dute.
  12. Udaleko PSE-EE-PSOE taldeak aurkeztutako mozioa, honi buruzkoa: “Eusko Jaurlaritzari plana sortzeko eskatuz, arrakala digitala eta ikaskuntzakoa murrizteko”.
  13. Hauteskundeetako mahaietako kideak izendatzea, 2020ko uztailaren 12an egingo den prozesurako.
  14. Galderak eta eskaerak.
LINKA BERRIA: https://m.youtube.com/watch?v=V6E_94GKa_o&feature=youtu.be

 


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.