Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Pintxoaren VII. ibilbidea

Azaroaren 29tik abenduaren 1era, Pintxoaren VII. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Epaimahi profesionala. Sergio Humada, sukaldaria, epaimahai profesionala osatzen du.

2019·11·28

Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, eskerrak eman zizkien parte hartzaileei, Udalari, eta bereziki epaimahai profesionala osatzen duen Sergio Humada sukaldariari.

Eskerrak eman ondoren, datuak emateari ekin zion: Pintxoaren VII. Ibilbidea azaroaren 29an, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); 30ean, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta abenduaren 1ean, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 2 euroan, kontsumizioa aparte. Zazpi tabernek hartuko dute parte aurten: Araeta Sagardotegia, Yolanda Taberna, Txartel Kafetegia, Buenetxea, Arkupe Taberna, Lasarte Taberta eta Eguzki Taberna

Herriaren sariari dagokionez, berritasun bat gehitu da aurten. Lasarte-Oriako hainbat elkarte gastronomikoen parte–hartzea sustatu da: Palomo Linares, Intza Elkartea, Semblante Andaluz, Lasartearrra Elkartea, Buruntz-Azpi Elkartea, Sustatxo Elkartea eta Sociedad Extremeña. Pintxo bakoitzari 1etik 5erako puntuazioa eman beharko diote, zaporeari, orijinaltasunari eta aurkezpenari. Bozketa hauen eta hiru egunetan zehar pintxoak dastatzera pasako diren pertsonen bozketaren bidez aukeratuko da taberna irabazlea, zeinak koadro bat jasoko baitu, sariaren adierazgarri gisa erakutsi ahal izango duena. 

Gainera, 200 euroko txeke bat zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean. Horretarako, pintxoak dastatu ondoren, txartel bat bete beharko dute beren datuekin eta kutxa batean sartu.

“Epaimahai profesionala” saria, zeinen dastatzea Semblate Andaluz Elkartean egin zen azaroaren 25ean Sergio Humadarekin, koadro bat izango da.

Sarien banaketa abenduaren 11ean egingo da Udaletxean.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.