Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Mendi Festa eta "Tratu On Bat" bat eginda, kirola eta herriko merkataritza sustatzearen alde

Udalak eta LOMTE Kirol Kluba k elkarlanerako beren konpromisoa adierazi dute Lasarte-Oriako Mendi Festa egiten den bitartean "Tratu On Bat" marka sendotzeko.

2020·09·24

Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Javier Olazagoitia LOMTE Kirol Klubeko ordezkariak berretsi egiten zuten elkarlanerako konpromisoa, mendi kirol jarduera antolatzea babestuz eta Tratu On Bat marka komertziala sustatuz.

Hitzarmen honen asmoa da atletismoa eta mendiko kirola egitearen sustapena, gure ingurune naturala ezagutzea eta herriko merkataritza batzea Lasarte-Oriako Mendi Festa bezalako proba baten bitartez, proba horretan herriko merkataritzaren Lasarte-Oria, Tratu On Bat, Un Buen Trato marka iragarriko baita.

Guztira, 7.570,50 euroko aurrekontua izango du probak. Udalak 2.000 euro eta 300 motxila jarriko ditu Tratu On Bat markarekin.

KLUBak esan duenez: Lasarte-Oriako Mendi Festa Lasarte-Oria inguratzen duen ingurunea gerturatzeko eta kirol jarduera osasuntsua sustatzeko asmoarekin jaio zen, lehiatu beharrik gabe. Beraz, gure filosofia argia da eta bakoitzak mendian beti pentsatzen duen modurik onenean gozatzen du, ingurunearekiko eta gainerako parte-hartzaileekiko errespetuarekin.

Udalaren eta LOMTE Kirol Klubaren arteko hitzarmenak hau inplikatzen du:

1.- Lasarte-Oriako Udalak, Tratu On Bat markaren promozioa egiteko, LOMTE Kirol Klubari 300 motxila emango dizkio, II. Lasarte-Oriako Mendi Festan parte hartuko duten guztien artean banatzeko.

2.- Udala arduratuko da aurreikusitako dortsaletan jarri beharreko publizitateaz, horretarako LOMTE Kirol Klubari zuzenean 2.000 euroko dirulaguntza emanez.

3.- LOMTE Kirol Klubak, berriz, probari buruzko karteletan Lasarte-Oria, Tratu On Bat - Un Buen Trato eslogana eta logoa sartzera konprometitzen da, hartara markari ematen dion sostengu esplizitua agerian utziz. Gainera, elkarteak genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa hartzen du.

Lasarte-Oriako Mendi Festa egiten den bigarren urtea izango da. Pandemiak eragindako osasun egoera berezia dela eta, parte-hartzea 300 izen-emateetara mugatuko da.

Informazio gehiago


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.