Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako elikagaiak xahutzearen aurkako I. jardunaldiak

Larunbatean, azaroak 17, elikagaiak xahutzearen aurkako I. jardunaldiak egingo dira Lasarte-Orian. Okendo plazan, 11:30etik aurrera musikaz, haurrentzako tailerrez, sukaldaritzako erakustaldiez eta abarrez gozatzeko aukera izango da.

2018·11·13

Jesus Zaballos alkateak bere babesa agertu zien era honetako ekimenei, okerren pasatzen ari direnengana iristen laguntzen baitigute. Instituzioetatik DBE edo larrialdiko laguntzak bezalako erantzunak eskaintzen dira. Beste ekarpen bat hozkailu solidarioaren bitartez janari-soberakinak berrerabiltzea da: puntuala ez den proposamen bat, baizik eta ibilbidea baduela erakusten duena.

Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziak Hozkailu Solidarioaren proiektuan kontzientziatzearen garrantzia azpimarratu zuen. Nabarmendu zuenez, jardueran egingo den erakustaldiak soberakinekin jende askori janaria eman dakiokeela ikusaraziko digu. Egindako lana eskertu zion boluntario-talde horri.

Álvaro Sáinzek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartekoak, azpimarratu zuen jarduera horrekin Lasarte-Oria proiektuaren buruan jartzen dela. Oraingoz, hozkailu solidarioa ipintzea, eskoletan haurrekin lan egitea, komiki bat argitaratzea, antzerki-lan bat egitea... inplikatu du proiektuak, eta orain disko-zopa hau.

Sáinzek azaldu zuenez, proiektu hau Nazio Batuen Erakundeak onetsitako Garapen Iraunkorrerako Helburuen barruan kokatzen da, zeinak nahitaez bete beharrekoak baitira. Bigarren helburua goseari amaiera ematea, elikagaien segurtasuna eta elikaduraren hobekuntza lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea da. Halaber nabarmendu zuen elikagai horiek berrerabiltzea sortzen ditugun hondakinen bolumena murrizteko modu bat dela.

Disko-zopa egiteko, boluntarioek Lasarte-Oriako supermerkatu eta janari-dendetan iraungita ez dauden elikagaiak jasoko dituzte, eta horiek zuzenean kozinatuko dira festan zehar.

ELANeko bi boluntariok, Ane Díazek eta Ane Orozkok, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako ikasle direnek, jarduera azaldu zuten: 11:30ean hasiko da, harik eta 17:00etan amaitzen den arte. Denbora-tarte horretan zehar, haur eta helduentzako hainbat jarduera izango dira.

Hauxe da programa:

  • 11:30-12:00: ekitaldiaren aurkezpena
  • 12:00-14:00: haurrentzako tailerrak
  • 12:30-14:30: zumbako erakustaldia
  • 12:30-14:30: aprobetxamenduzko sukaldaritzako lehiaketa
  • 14:30-16:30: aprobetxamenduzko herri-bazkaria
  • 17:00: esker-emateak eta ekitaldiaren itxiera.

Festa osoan zehar DJak izango dira, ekitaldia askotariko musikarekin girotzeaz arduratuko direnak, eta lasarteoriatar talde baten zuzeneko emanaldia ere izango da.

Prentsaurrekoan zenbait deialdi egin ziren, hainbat premiari erantzuteko:

  • Jasotako elikagaiak kozinatuko dituzten herriko sukaldariak.
  • Supermerkatu eta janari-dendek elikagaiak donatzea.
  • ekitaldirako boluntarioak.

Izena emateko:

  • Emaila: elan.cubs@gmail.com
  • Telefonoa: 627 847 535