Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Ahotsak proiektua entzungai eta ikusgai dago sarean

Herriko hizkera jaso da adineko 23 pertsona elkarrizketatuta. Euskara Batzordeak bultzatu du proiektua Badihardugu Euskara Elkartearekin lankidetzan.

2020·02·12

“Euskal Herriko Ahotsak” proiektuaren zehaztasunak azaldu zituzten Badihardugu Euskara Elkarteko kide diren Idoia Etxeberriak eta Irati Lizeagak. Proiektuaren helburu nagusia gure herrietako nagusienen ahotik bertako ahozko ondarea jasotzea da, gehien aldatu diren alorretan sakonduz, hala nola, antzinako ohiturak, bizimodua, lanbide zaharrak, sinesmenak, eta abarrak.

Asteartean egindako aurkezpenean Udaleko euskara batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik hartu zuen hitza eta aretoa bete zuten kideei azaldu zien nolatan Badihardugu elkarteak proiektu honetan parte hartzeko Lasarte-Oriako Udalari luzatutako proposamena onartu zuen Udalak eta horrela Lasarte-Oriako kultura, historia, etnografia eta hizkuntzaren bilketa, kontserbazio eta hedapenean urrats handi bat eman den. Egindako lanarekin XX. mendeko bizimodu tradizionala datu-base digitalean gordeta geratzeaz gain, Lasarte-Oriako ahozko artxiboa ere antolatuta geratu da, hurrengo belaunaldientzat eskuragarri eta gozagarri.

Antxordoki jaunak adierazi zuen egun polita izan zela aurkezpenekoa, zorionak eta eskerrak emateko egun bat. Esan zuen, zoritxarrez euskaldun izatea eta euskaldun jokatzea zigortua izan dela herri honetan. Eta hori ez dagoela ondo. “Ez gara inor baino gutxiago. Gehiago ere ez, baina hizkuntza batean bizi nahi izatea eta bizitzea bera, munduko gauzarik naturalena eta justuena da”. Gogoratu zuen aurreko mendeak aztarna gordinak utzi dizkigula. Garai gogorrak pasa zituztela elkarrizketatuak izan diren gehienek euskaraz hitz egiteagatik. Batzuen kasuan zigorra eta beste batzuen kasuan, berriz, zigorra izan ez bazen ere, mespretxua, bazterkeria edo gutxien-gutxienean harrotasunerako motibo gutxi.

Adierazi zuen herri honek kontaezin ahalegin egin dituela euskara onbideratzeko, izan ikastolak, euskaltegiak, irratiak eta telebistak, elkarteak, erakundeak eta abarrak. Aurrerantzean ere egin beharko dituela eta ahalegin horiek guztiak garrantzitsuak badira ere, badela bat guztiaren oinarrian dagoena eta bertaratuak adibide ezin hobea izan direnak: etxea. Orain bezala lehen eta lehen bezala orain, etxean izan beharko ditu berriz ere oinarriak euskararen jardunak. Horrexegatik, zorionak eta eskerrak eman zizkien bertaratutakoei egindako bidearengatik.

Elkarrizketatuak 23 izan dira. 10 elkarrizketa 2010. urtean egin zituzten Ainhoa Ansak eta Miren Artetxek. Zehazki: Modesto Erauskin, Martina Iturrioz, Gabriel Nogués, Manuel Ormazabal,

Bixente Sasiain, Pako Sorrondegi, Andoni Unanue, Mª Jesús Urkiola, Gabriel Urruzola, Valentina Yeregui, Fortunata Zuaznabar eta Patxi Etxeberria. Iaz, berriz, Irati Lizeagak egin zizkien elkarrizketak 13 pertsona hauei: Mertxe Altuna, Luisa Arsuaga, Juantxo Arteaga, Maritxu Beraetxe, Txomin Erauskin, Xebastian Kerejeta, Eulalia Ollokiegi, Rafael Ollokiegi, Inaxio Otaegi,

Mikaela Sasiain, Iñaki Urruzola eta Ixabel Zuaznabar.

Guztira, 738 pasarte daude ikusgai guztiak biltzeko atondu den web-orrian: https://ahotsak.eus/lasarte-oria/


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.