Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako 4. San Silvestrea aurkeztu da

Abenduaren 31n berriro itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua dituena. Laugarren edizio honek garrantzizko nobedadeak izango ditu, Jalgunearekiko solidaritatez jantziko delarik.

2018·12·19

Lasarte-Oriako herritar-talde handi bat bildu zen atzo Lasarte-Oriako udaletxean, 4. Sal Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lasterketa hori antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela.

Aurten, Udalak ekimenarekin kolaboratuko du eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 2.000 euroko diru-laguntza bat emango dio dortsalak erosteko, zeinek Lasarte-Oria Tratu On Bat anagrama eramango baitute, bai eta jan-edanetarako enkargutako poltsa ere.

Ebentuaren antolatzailearen ordezkari moduan, David Mateosek eta Iosu Galdosek aletu zuten herritik atera gabe gozatu ahalko den ekitaldiari buruzko informazioa. Aurretik, ordea, azpimarratu zuten boluntarioen beharra dagoela ekitaldia antolatzeko. Jaieguna denez gero, jarduera 11:30ean hasiko da, Okendon jarriko den musikarekin, eta ondoren pintxo-pote solidarioa egingo da Jalgunearen alde.

Arratsaldean, 15:00ean, beroketa egingo da musikarekin, kirol-festa honi hasiera emateko.

Lasterketaren aurkezpena hilaren 31n 15:30ean izango da, Oken Plazan. Handik, 16:00etan abiatuko da San Silvestrea, eta egingo duen bidea Lasarte-Oriako kale mordoxka batetik igaroko da, 6 km luzeko ibilbidean.

Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei, haiei esker sari asko banatuko baitira zozketa bidez parte-hartzaileen artean. “Iaz, boluntario gisa aurkeztu zineten 90 lagun ingururi esker, denok gozatu ahal izan genuen festa handi hau. Boluntarioaren lana xumea da eta denbora gutxi kenduko dizu … zure laguntza oso garrantzitsua da eta talde handi honen kide izan zaitezke. Erakutsia dugu herri handi bat garela eta gisa honetako ekitaldiak sor ditzakegula. Kontuan izango zaitugu! Animatu eta jar zaitez harremanetan gurekin facebookeko gure perfilean: info@sansilvestrelasarteoria.com “.

Jendea mozorrotzera ere animatu zuten, ganorazko edozein Sal Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko.

Sariak izango dira korrikalarien, patinatzaileen eta martxa nordikokoen gizonezko eta emakumezko kategorietako lehenengo hirurentzat. Mozorrorik onenak, ondoen mozorrotutako bikoteak eta ondoen mozorrotutako koadrilak eta parte-hartzailerik zaharrenak ere saria izango dute. Nabarmendu zuten ohorezko dortsal bat izango dela Txitxarri alkizkariarentzat.

Inskripzioa 3 eratara egin ahalko da:

  • www.kirolprobak.com webaren bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 5 €
  • Antonio Mercero Gunean (abenduaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Kostua 7 €
  • Antonio Mercero (abenduaren 31n, goizeko 10:00etatik 13:00etara). Kostua 10 €.

Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:

  1. Korrikalariak (6 km)
  2. Nordic Walkinga (4,3 km)
  3. Patinatzaileak (6 km)

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da.

Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau:

http://www.sansilvestrelasarteoria.com/hasiera

Beste informazio interesgarri batzuk:

Kirol Probak