Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Aktualitatea

Atzealdea

Lasarte-Oriako 2018ko kirolarien hautaketa 2. fasean da

Udalaren Kirol Batzordeak hautatu egin beharko du Urteko Kirolariaren sariko hiru kategorietarako proposatu diren pertsonen eta erakundeen artean. 10 proposamen iritsi dira herritarrengandik eta kirol erakunde lasarteoriatarretatik.

2018·11·06

Emakumezkoen kategorian proposamen bakarra izan da, Iraia Iparragirre Argandoñarena hain zuen, gaur egun Errealean ari dena.

Gizonezkoen kategorian, berriz, hauek proposatu dira:

  • Kertingeko KZ2 kategoriako lasterkari Aitor Manso Garmendia.
  • Ander Bardaji Maiza futbolaria, gaur egun C.F. Fuenlabradan atezain ari dena.
  • Raúl Gómez Margallo iraupen-lasterkaria.

Kirol ibilbidearen kategorian, hauek izan dira proposamenak:

  • Pili Bodegas Prieto triatleta, Yepa Triatloi Taldekoa.
  • Andoni Illarramendi Sagarna triatleta, Zumeatarra Triatloi Taldekoa.
  • Raúl Gómez Margallo iraupen-lasterkaria
  • Amaia Andrés Berakoetxea atleta, LOKEkoa.
  • David Martín kros korrikalaria, Ostadar S.K.T-koa.
  • Buruntzazpiko Txirrindulariza eskola.

Hastear den 2. fase honetan, Lasarte-Oriako Kirol Batzordeko kideek bozkatu egin beharko dute azaroaren 17ra bitartean, eta botoak eman 3tik 1era, lehentasunaren arabera.

Jasotako puntuazioak batuta, Kirol Batzordeak emaitzak emango ditu. 2018ko Kirolaren Gala abenduaren 15ean izango da, larunbatarekin.