Lasarte-Oriak Sagardopote Eguna ospatuko du apirilaren 10ean
2019·04·05
Aurkezpenean, non izan baitira Nuria Fernandez, sozioekonomiako zinegotzia, Yolanda Palomares, Buenetxea kafe-tabernakoa, eta parte hartzen duten establezimenduetako hainbat ordezkari, lasarteoriatarrak gure lurraldeko sagardoa dastatzeko etortzera animatu dituzte, "Lasarte-Orian bizitzearen eta Lasarte-Orian erostearen" garrantzia azpimarratuz.
Apirilaren 10ean, asteazkenarekin, 19:00etatik 21:00etara bitartean, establezimendu parte-hartzaileetan baso bat sagardo dastatu ahalko da, pintxo batekin lagunduta, 1’50 euroan. Puntu bakoitzak sagardo-marka ezberdina eskainiko du.
Jarduera girotzen Tirriki-Tarraka trikitilari-taldea arituko da, Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliz.
Establezimendu parte-hartzaileak eta bakoitzak zerbitzatuko duen sagardoa hauek dira:
- Yolanda taberna - Itxas-Buru sagardoa
- Txema taberna – Mina sagardoa
- Txartel kafetegia – Rufino sagardoa
- Zumaburu taberna – Bereziartua sagardoa
- Primeran taberna – Bereziartua sagardoa
- Buenetxea kafe-taberna – Alorrenea sagardoa
- Avenida taberna – Aburuza sagardoa
- Eguzki taberna – Rufino sagardoa
- Isla Plaza ardoteka – Urdaira sagardoa
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.